186. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Hiri-jarduketarako plan berezia, Taxoareko 3. poligonoko 206., 207. eta 208. lurzatietan. Hasierako onespena

Arangurengo Udalak, 2024ko abuztuaren 27an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat, Taxoareko 3. poligonoko 206., 207. eta 208. lurzatietan, Montserrat Larrea Villanueva eta Eduardo Saiz Múgica Iriartek sustatuta.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Mutiloan, 2024ko abuztuaren 30ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2412861