2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Hiri-jarduketarako plan berezia, Taxoareko 3. poligonoko 215. lurzatian. Hasierako onespena
Arangurengo Udalak, 2024ko abuztuaren 27an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat, SA Osasuna APR sektoreko P1 lurzatian (Taxoareko 3. poligonoko katastroko 215. lurzatia), Club Atlético Osasunak sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Mutiloan, 2024ko abuztuaren 29an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L2412859