186. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Xehetasun-azterketa, Mutiloartea sektoreko 19. lurzatian. Hasierako onespena

Arangurengo Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko abuztuaren 22an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat, ezarritako lerrokadurak eta eraikitakoaren gehieneko altuera aldatzeko Mutiloartea sektoreko 19. lurzatian (Mutiloako 1. poligonoko katastroko 1033. lurzatia); Navalde SAk sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Mutiloan, 2024ko abuztuaren 26an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2412852