2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Xehetasun-azterketa, Zolinako 4. poligonoko 30. lurzatian. Hasierako onespena
Arangurengo Udalaren Gobernu Batzarrak, 2024ko abuztuaren 22an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat, gehieneko lerrokadurak ezartzeko Zolinako El Concejo kaleko 7an egitekoa den familia bakarreko etxebizitzan (4. poligonoko 30. lurzatia). Juan Luis Cisneros Alfaro da sustatzailea.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Mutiloan, 2024ko abuztuaren 26an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L2412850