2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ALESBES
Akats zuzenketa deialdi honen iragarkian: deialdia, teknikari koordinatzailearen lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko, Virgen del Portal zahar-etxean aritzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, azterketa eguna eta gai-zerrenda
2024ko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 29an, deialdi honetan onartutakoen behin betiko zerrenda, proba teorikoen data eta epaimahiaren osaera argitaratu ziren: deialdia, teknikari koordinatzailearen lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko, Virgen del Portal zahar-etxean aritzeko. Iragarki horretan akats bat dagoela ikusi da, eta, hortaz, zuzendu egin behar da.
Honela dioen tokian: Honako hau izanen da epaimahaiaren osaera:
–Epaimahaiburua: M.ª Carmen Segura Moreno, Alesbesko Udaleko alkatea.
–1. epaimahaikidea: Ana Cirauqui Martínez, Alesbesko Udaleko zinegotzia.
–2. epaimahaikidea: Delia Linzoáin Pinillo, Alesbesko Udaleko zinegotzia.
–3. epaimahaikidea: Josué Soret Sánchez, Alesbesko Udaleko arlo ekonomikoko teknikaria (B maila).
–4. epaimahaikidea: Luis Ángel Pascual Álvarez, Udaleko lan-kontratudunen ordezkaria.
–Idazkaria: Álvaro Marcén Echandi, Alesbesko Udaleko idazkaria.
Honela behar du: Honako hau izanen da epaimahaiaren osaera:
1. Epaimahaiburua: M.ª Carmen Segura Moreno, Udaleko alkatea eta zahar-etxeko burua.
2. epaimahaikidea: Laura Lafraya Segura, Alesbesko Udaleko zinegotzia.
3. epaimahaikidea: Delia Linzoáin Pinillo, Alesbesko Udaleko zinegotzia.
4. epaimahaikidea: Yaquelin Maestre Corpas, Artaxoako Virgen de Jerusalén zahar-etxeko zuzendari asistentziala.
5. epaimahaikidea: Raquel Lacabe, Erriberriko La Milagrosa zahar-etxeko koordinatzaile asistentziala.
6. epaimahaikidea: Miguel Pajares Paniagua, Iniciativa para la Tercera Edad enpresaren ordezkaria.
7. Epaimahaikide idazkaria: Alvaro Marcén Echandi, Alesbesko Udaleko idazkaria, hitzarekin baina botorik gabe.
Alesbesen, 2024ko abuztuaren 29an.–Alkatea, M.ª Carmen Segura Moreno.
Iragarkiaren kodea: L2412694