2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TAFALLA
Berraztertzeko errekurtsoa, honako deialdi honen oinarriei dagokienez: deialdia, erdi mailako teknikari soziokultural eta kiroletakoaren lanpostuan (Kultura Alorra) aritzeko bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko, bata prestakuntzarako, zerbitzu berezietan aritzeko, eta bestea aldi baterako kontratuarekin aritzeko, sortzen diren beharrei erantzutearren
Esther Iso Gayarrek, Tafallako Udal Talde Sozialistako bozeramaile gisa, berraztertzeko errekurtsoa jarri du Tafallako Udaleko Alkatetzaren 2024ko ekainaren 21eko ebazpen baten aurka, zeinaren bidez onetsi baitziren honako deialdi honen oinarriak: deialdia, erdi mailako teknikari soziokultural eta kiroletakoaren lanpostuan (Kultura Alorra) Tafallako Udalaren zerbitzura aritzeko bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko, bata prestakuntzarako, zerbitzu berezietan aritzeko, eta bestea aldi baterako kontratuarekin aritzeko, sortzen diren beharrei erantzutearren. Deialdia argitara eman zen 2024ko 147. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 18an.
Bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamabost egun balioduneko gehieneko epean, alegazioak egin ditzaten eta egoki iruditzen zaizkien agiri eta frogagiriak aurkez ditzaten. Halakoak aurkeztuko dira, hain zuzen, Tafallako Udalaren Erregistro Orokorrean (Nafarroako plaza 5), Erregistro Elektroniko Orokorrean, Tafallako Udalaren web-orriaren bidez (Egoitza Elektronikoa-Tafalla), edo aipatutako legearen 16. artikuluan jasotako bideetako bat erabiliz.
Jarri den errekurtsoaren kopia bat bidaltzeko eskatzen ahalko dute interesdunek, eskuratu nahi izanez gero. Lehen aipaturiko bideak erabiltzen ahal dira horretarako, eta eskabidean adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten hura bidaltzea.
Tafallan, 2024ko abuztuaren 30ean.–Tafallako Udaleko idazkaria, Nekane Agreda Arróniz.
Iragarkiaren kodea: L2412741