186. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, ondasun higiezin batena, Altsasun.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2024ko maiatzaren 8an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin hipotekatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 02001.

2. Helbide elektronikoa: https://subastas.boe.es/ds.php?id=SUB-RC-20243100200102001 Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarri beharreko ondasuna:

Lote bakarra:

Erregistrokoa: Altsasuko 6.063. finka, Iruñeko 8. Jabetza Erregistroan inskribatua.

Altsasuko 6.063. finka, IDUFIR: 31012000006791.

Hiri finka: Bi.–Lehenengo pisuko eskuinaldean dagoen etxebizitza edo pisua, "C-2" motakoa. Altsasuko Alzania kaleko 12 zenbakiko atarian kokatua. Hirurogeita zortzi metro koadroko azalera erabilgarria du. Honako hauek osatzen dute: sarrerako ataria, jangela, hiru logela, komuna, sukaldea eta banaketa-korridorea. Mugakideak: Aurrealdean, Alzania kaletik etxeari begira, kale hori; eskuinean, Erkuden kalea; ezkerrean, eskailera-burua, eskailera-zuloa eta solairu eta etxe bereko ezkerreko etxebizitza; eta atzealdean, berdegunea eta kale publikoa. Bere kuota hamabi osoko da, ehuneko bost hamarren.

–Jabariaren azken inskripzioa: liburukia: 2949, liburua: 79, orria: 28, inskripzioa: 2, data: 1982/04/15.

Katastroa:

Altsasuko 4. poligonoa, 36. lurzatia, 1. azpieremua, 2. hiri-unitatea. Alzania kalea 12, behea D helbidean dagoen etxebizitza, 65 metro karratukoa. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001682468BY.

6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.

7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2024ko irailaren 9an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2413100