186. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

3031/2024 EBAZPENA, abuztuaren 20koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu direla Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ingeniari biomedikoen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian eskainitako lanpostuak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 28ko 2540/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ingeniari biomedikoen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdia 2024ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 30ekoan.

Eskaerak aurkezteko epea bukatu denez eta izangai bakar bat ere aurkeztu ez denez, bidezkoa da deklaratzea bete gabe utzi direla lehiaketan eskainitako lanpostuak.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko ko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deklaratzea bete gabe gelditu dela ingeniari biomedikoen lanpostuak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian eskainitako lanpostua, izangai bakar bat ere aurkeztu ez delako. Lanpostuak 72132 zenbakia du plantilla organikoan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zerbitzu Zentralei atxikita dago eta Iruñean du destinoa.

2. Ebazpen hau jakinaraztea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko abuztuaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2412243