Iragarkia
186. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 12a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
189/2024 EBAZPENA, abuztuaren 27koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez arautzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitatez kanpoko irakasle funtzionarioen, atzerriko hizkuntza eskakizuna dutenak, lanpostuetara sartzeko hautapen prozeduraren praktikaldia, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Hautapen prozedura Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 3ko 246/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen.
Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 3ko 246/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitatez kanpoko irakasle funtzionarioen 141 lanpostu, atzerriko hizkuntzaren eskakizuna zutenak, oposizio-lehiaketaren bidezko sistemaren bidez betetzeko hautapen prozedurak, betiere enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.
Ebazpen horren bederatzigarren eta hamargarren oinarriek ezartzen dutenez, hautatutako izangaiek praktikaldia egin beharko dute irakasteko gaitasuna dutela egiaztatzeko.
Bidezkoa da, beraz, deialdiko oinarri horiekin bat, praktikaldia arautzea eta praktikak baloratu behar dituen kalifikazio batzorde bakarreko kideak zehaztea.
Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 1/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitatez kanpoko irakasle funtzionarioen, atzerriko hizkuntza eskakizuna dutenak, lanpostuetara sartzeko hautapen prozeduraren praktikaldia arautzea. Hautapen prozedura Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 3ko 246/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen.
2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Hezkuntza Departamentuko iragarki-taulan eta departamentuaren web-orrian argitaratzea 2024ko abuztuaren 27an.
3. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzaten.
4. Ebazpen honen eta eranskinen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOKO UNIBERTSITATEZ KANPOKO IRAKASLE FUNTZIONARIOEN, ATZERRIKO HIZKUNTZA ESKAKIZUNA DUTENAK, LANPOSTUETARA SARTZEKO HAUTAPEN PROZEDURAREN PRAKTIKALDIA ARAUTZEN DUTEN OINARRIAK
Lehena.–Praktikaldiaren xedea.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitatez kanpoko irakasle funtzionarioen, atzerriko hizkuntza eskakizuna dutenak, lanpostuetara sartzeko hautapen prozeduraren praktikaldia arautzen duten oinarrien xedea izanen da hautatutako izangaiek irakasteko duten gaitasuna egiaztatzea, ebazpen honetan ezartzen den prozeduraren arabera. Hautapen prozedura Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 3ko 246/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen.
Bigarrena.–Praktikaldiaren helburua.
Praktikaldiaren helburua da irakaskuntzarako gaitasuna egiaztatzea. Horretarako, lanpostuan txertatzeko jarduerak eginen dira: tutoretzapeko irakaskuntza funtzioa betetzea eta prestakuntza jarduerak egitea.
Deialdiari jarraikiz, praktikaldiaren ebaluaziotik salbuetsita daude gutxienez ikasturte bat karrerako irakasle funtzionario gisa lanean aritu direla frogatzen duten izangaiak. Izangai horiek inguruabar hori jakinarazi beharko dute Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariari eskabide bat igorriz. Horretarako, bost egun balioduneko epea izanen dute, gainditzen duten izangaien zerrenda bakarrak onesten dituen ebazpena argitaratzen denetik hasita.
Hirugarrena.–Lekualdatze-lehiaketan parte hartzea.
Praktiketako funtzionario izendatutako izangaiek eta praktikalditik salbuetsita geratzen diren hautatutako pertsonek nahitaez parte hartu beharko dute Hezkuntza Departamentuak atzerriko hizkuntzaren profila duten unibertsitatez kanpoko irakasle funtzionarioen lanpostuak betetzeko deitutako prozeduretan, baldin eta hautapen prozedura gainditu badute. Haien parte-hartzea eskaerak aurkezteko unean duten izendapenaren araberakoa izanen da.
Praktiketako funtzionario izendatutako izangaiek praktikaldia hurrengo ikasturtera arte atzeratu badute, izendapen horretatik aurrera autonomia erkidegoaren esparruan deitzen den lehenengo lekualdatze-lehiaketan parte hartu beharko dute, eta, hala badagokio, lehiaketa horretan esleitzen zaien destinoan egin beharko dute praktikaldia. Destino hori behin betiko bihurtuko da unibertsitatez kanpoko irakasle funtzionario izendatzen dituztenean.
Laugarrena.–Kalifikazio batzordea.
4.1. Sartzeko hautapen prozeduraren praktikaldia ebaluatze aldera, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria gaitzen da kalifikazio batzorde bakarreko kideak izendatzeko. Nolanahi ere, honako kide hauek osatuko dute batzorde hori:
–Batzordeburua: Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendaria, edo hark eskuordeturiko ikuskatzaile bat.
–1. batzordekidea: Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari atxikitako ikuskatzaile bat.
–2. batzordekidea: Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko bateko zuzendaria, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak izendatua.
–3. batzordekidea: Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko bateko zuzendaria, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak izendatua.
–Batzordekide-idazkaria: Hezkuntza Departamentuko Langileriaren arloko Laguntza Juridikoaren Ataleko burua, edo hark eskuordetzen duen pertsona.
4.2. Kalifikazio batzorde bakarra arduratuko da praktikaldia ebaluatzeaz, eta une oro zainduko du ebaluazioa zorroztasunez, objektibotasunez, gardentasunez eta eraginkortasunez egiten dela. Horretarako, praktikaldiaren ebaluazioan diharduten guztiei argibideak eskatzen ahalko dizkie.
4.3. Kalifikazio batzorde bakarra 2024ko urriaren 1a baino lehen eratu beharko da. Batzordearen eraketak balioa izateko, nahitaezkoa izanen da kide guztiak bertan izatea, salbu arrazoi justifikatuak daudenean; halakoetan, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak baloratuko ditu arrazoi horiek. Halaber, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariari dagokio batzordeko kideak ordezteko baimena ematea, baldin kide horiek batzordea uzteko arrazoi justifikatuak edo ezinbestekoak badituzte.
Ebazpen honetan berariaz aurreikusiak ez dauden kontu guztietan, Administrazio Publikoko kide anitzeko organoen funtzionamendurako araudi orokorrari lotuko zaio kalifikazio batzorde bakarra.
4.4. Behin prozesua amaituta, kalifikazio batzorde bakarrak izangaiak ebaluatuko ditu, eta azken kalifikazioa emanen du haien irakaskuntzarako gaitasunari buruz, "gai" edo "ez gai" terminotan.
Batzordeak ezin izanen du praktiketako funtzionarioen kalifikazioak jasoko dituen behin betiko akta idatzi gutxienez presidentea eta batzordeburua eta kideen erdiak bertan ez badaude.
4.5. Batzordeak egoitza izanen du Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Hautatze Prozeduren Atalean (San Domingo kalea z.g., 31001 Iruñea).
Komunikazioetarako eta gainerako gorabeheretarako, kalifikazio batzorde bakarrak helbide elektroniko hau gaituko du: practicasfun@navarra.es.
Bosgarrena.–Praktikaldiaren iraupena.
5.1. Praktikaldiak hiru hilabete eta egun bat iraunen du. Praktikak 2024ko irailaren 1ean hasiko dira, eta 2024ko abenduaren 2an amaitutzat joko dira, jarraian adierazitakoaren arabera luzapenik ematen ez bada.
5.2. Praktiketako funtzionario batek aldi baterako ezintasuna badu, erditzeagatiko lizentzia ordaindua badu edo antzeko egoeraren batean badago, edo eszedentzia berezian edo antzeko egoeraren batean badago, eta horrek praktikaldia normaltasunez egitea edo hura baloratzea galarazten badio, kalifikazio batzordeari eskatzen ahalko dio praktikaldia atzeratu diezaiotela. Kalifikazio batzorde bakarrak behin bakarrik proposatzen ahalko du praktikak hurrengo urtean egitea, bai 2025eko maiatzaren 31ra arte, bai 2025eko abenduaren 2ra arte, eta, hala badagokio, praktiketan emandako denbora hurrengo aldian zenbatzea erabakitzen ahalko du.
Kalifikazio batzorde bakarrari luzapen hori eskatzeko, practicasfun@navarra.es helbide elektronikoa erabili beharko da, eta luzapena baimentzeko egokitzat jotzen den dokumentazio guztia erantsi beharko zaio. Kalifikazio batzorde bakarra aldian behin bilduko da jasotako luzapen eskaerak aztertzeko, eta baimena emateko edo ukatzeko erantzuna emanen du, batzordeburuak sinatutako gutun baten bidez. Kalifikazio batzorde bakarrak praktikak luzatzeko baimena emanen du, baldin eta izangaiak 2025eko abenduaren 2a baino lehen egin badezake ebazpen honetan praktikak egiteko eskatzen den hiru hilabete eta egun bateko epea.
Seigarrena.–Hasierako prestakuntza.
6.1. Praktikak egiten ari diren funtzionarioek prestakuntza jarduera hau egin beharko dute: "Praktiketako irakasle funtzionarioentzako hasierako prestakuntza, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitatez kanpoko irakasle funtzionario lanpostuetan, atzerriko hizkuntza eskakizunarekin".
Prestakuntza horrek gutxienez ere 25 ordu iraunen du, eta 2024ko abenduaren 2a baino lehen bukatu beharko da.
Honako ezaugarri hauek izanen ditu:
1) Praktiketako irakasle funtzionario guztiek prestakuntza modulu bat eginen dute Lan Osasunari eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruz, eta gutxienez 9 orduko iraupena izanen du.
2) Halaber, irakasle funtzionarioek parte hartuko dute Prestakuntza eta Kalitate Atalak diseinatutako prestakuntza jardueretan. Jarduera horiek 16 orduko iraupena izanen dute gutxienez.
6.2. Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuko Prestakuntza eta Kalitate Atalak txosten bat igorriko dio kalifikazio batzorde bakarrari. Bertan egiaztatuko da praktiketako funtzionarioek praktikaldian lehen aipatutako jarduerak egin dituztela edo praktikak bukatzeko egunean egiten ari direla.
Jarduera horiek egitea nahitaezkoa da "gai" kalifikazioa lortzeko.
6.3. Praktikaldiko prestakuntzaren alderdiei buruzko edozein kontsulta Prestakuntza eta Kalitate Atalera bidali beharko da posta elektronikoz: seccformacion@educacion.navarra.es.
Zazpigarrena.–Tutoretza.
7.1. Izangai bakoitzari irakasle bat esleituko zaio tutore gisa, ikastetxeko zuzendaritzak izendatuko duena, irizpide hauei jarraikiz:
–Ahal den guztietan, tutoreak izanen dira praktikak egiten ari den zentroko funtzionario eskarmentudunak, ahal dela atzerriko hizkuntzaren profila duten lanpostuetan edo atzerriko hizkuntzaren profila duten Estatuko kidegoen pareko lanpostuetan. Hala, izangaiaren lanpostu mota bera izanen dute, eta behin betiko edo behin-behineko destinoa izanen dute ikastetxean.
–Hori ezinezkoa bada, beste edozein funtzionario izanen da tutore, baldin eta atzerriko hizkuntzaren profila edo atzerriko hizkuntzaren profila duten Estatuko kidegoen pareko profila badu, nahiz eta izangaiaren lanpostu mota bera ez izan, eta ikastetxean behin betiko edo behin-behineko destinoa badu. Zuzendariak ezarriko du irizpidea, kontuan hartuta irakasle berak praktiketako pertsona bat baino gehiagoren tutoretza egin dezakeela.
–Tutorea izendatzeko ezintasunak bere horretan jarraitzen badu, Estatuko kidegoetan eskarmentua duten funtzionarioen artetik hartuko da, atzerriko hizkuntzaren eskakizunik ez duena eta izangaiaren antzeko lanpostua duena. Halakorik ezean, izangaiarena ez den atzerriko hizkuntzaren eskakizuna betetzen duen baina beste lanpostu batean dagoen Estatuko kidegoko funtzionario bat izanen da tutore, baldin eta praktikak egiten diren ikastetxean behin betiko edo behin-behineko destinoa badu.
–Azkenik, aurreko irizpideak aplikatzea ezinezkoa denean, izangaiak praktikak egiten dituen ikastetxeko ikuskatzaileak beteko ditu tutoreari esleitutako eginkizunak.
Nolanahi ere, ikastetxeko zuzendariak izendapenaren berri emanen die tutoreari, izangaiari eta kalifikazio batzorde bakarrari 2024ko urriaren 1a baino lehen, EvaCompro aplikazioaren bidez.
Praktikaldian zehar, esleitutako tutoretza-lana betetzea eragozten duen gorabeheraren bat gertatzen bada, ikastetxeko zuzendaritzak, ahalik eta lasterren, beste tutore bat izendatuko du arestian adierazitako irizpideei jarraikiz, eta izendapen horren berri emanen die praktiketako funtzionarioei eta kalifikazio batzorde bakarrari.
7.2. Tutoreak eginkizun hauek izanen ditu: tutoretzapean daukan irakaslegaiaren irakasle lana eta lan instituzionala zuzentzea eta horri buruzko informazioa eta aholkuak ematea, betiere aintzat hartuz ikastetxeko urteko programazio orokorrean, bizikidetza planean, hezkuntza proiektuan, hobekuntza eta kalitate planetan, memoria administratiboan eta Nafarroako Foru Komunitatean indarra duen hezkuntza arloko legerian ezarrita dauden irizpide eta edukiak. Halaber, arreta berezia jarriko du gelako programazioan eta ikasleen ebaluazioan, bai eta ikastetxeko gobernu, partaidetza eta koordinazio didaktikoko organoen antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko informazioan ere, eta, bereziki, ikasleen tutoretzan.
7.3. Ikastetxeko zuzendaritzak ikastetxean aritzen diren praktiketako funtzionarioen jarraipena eginen du, arlo hauei dagokienez: eginkizunak betetzea, ikastetxearen antolaketan parte hartzea eta integratzea, irakaskuntzarako duten gaitasuna, eta lanbide jarduna. Ikastetxe berean praktiketako irakasle asko daudenean, ikastetxeko zuzendariak zuzendaritza taldeko beste kide baten esku uzten ahalko du zeregin hori.
Zortzigarrena.–Ebaluazioaren ezaugarriak.
8.1. Praktiketako funtzionarioen jardunaren ebaluazioak ezaugarri hauek ditu:
a) Diagnostiko batzuk eskaintzen ditu izangaiek beren eginkizunak betetzeko moduari buruz.
b) Irakas-praktikarako gaitasun maila zehazteko aukera ematen du (gai/ez gai).
c) Irakas-praktikan hobetu beharreko alderdiak identifikatzen ditu.
d) Irakas-praktika hobetzeko eta garapen profesionala sustatzeko pizgarria eta lagungarria da.
8.2. Irakaslanaren ebaluazioa honako dimentsio hauetan zehazten da:
1. Plangintza.
2. Praktika.
3. Ebaluazioa.
4. Tutoretza.
5. Garapena.
6. Jarduna betetzea.
Dimentsio horietako bakoitza zenbait adierazleren bidez konfiguratzen da. Adierazle horiek deskribatzaileen (errubriken) laguntzarekin baloratzen dira, zeinak ebaluatzeko erreferentzia izanen baitira.
Dimentsio eta adierazle horiek guztiak I., II. eta III. eranskinetan zehazten dira.
Bederatzigarrena. Ikastetxeko irakas-praktikaldia ebaluatzeko prozedura.
Ebaluazio prozedurak irakas-praktika nola egiten den ezagutzeko informazio garrantzitsua biltzea eta aztertzea errazten du.
Ikastetxean praktiketan ari diren izangaien irakas-praktikaren jarraipena eta ebaluazioa egitea tutoreei eta zuzendaritzari dagokie.
9.1. Tutoreak praktiketako funtzionarioak emanen dituen eskola saioetatik bitara joan beharko du gutxienez, eta txosten bat eginen du ikasgelako esku-hartzeaz eta eskola saioaren garapenaz. Txosten hori kalifikazio batzorde bakarrari igorriko dio 2024ko azaroaren 18tik 22ra bitarte, EvaComPro aplikazioaren bitartez. Txosten horiek bat etorriko dira ebazpen honen I. eranskinean ageri diren adierazleekin.
9.2. Era berean, zuzendaria, edo hark eskuordetzen duen zuzendaritza taldeko pertsona, praktiketako funtzionarioek ematen dituzten bi eskola saiotara joanen da gutxienez, eta irakaskuntza-gaitasunari eta lanbide-jardunari buruzko txosten bat eginen du. Txosten hori kalifikazio batzorde bakarrari igorriko dio 2024ko azaroaren 18tik 22ra bitarte, EvaComPro aplikazioaren bidez. Txosten horiek bat etorriko dira ebazpen honen II. eranskinean ageri diren adierazleekin.
9.3. Irakasle ibiltariek esleiturik daukaten oinarrizko ikastetxean eginen dituzte praktikak.
9.4. Tutoreak eta ikastetxeko zuzendaritzak, edo hark eskuordetzen duen zuzendaritza taldeko pertsonak, 1. mailatik 4. mailara bitarte baloratu beharko dituzte praktiketako funtzionarioak eranskinetan azaldutako adierazle bakoitzean. Gutxienez 2. mailara iristen ez diren kalifikazio guztiak negatiboak izanen dira. Txostenak egokitzat joko dira horietako bakoitzean balio negatiboa (1) duten adierazleen kopurua ≤%10 bada, araudia betetzeari dagokionez izan ezik, kasu horretan positiboen kopurua %100 izan beharko baita.
Maila horietako puntuazioa 1etik 4ra bitartekoa izanen da, eta ez da dezimalik onartuko.
Kalifikazioa negatiboa bada, zertan oinarritu diren azaldu beharko dute, baita txostena egiteko erabili duten dokumentazioa adierazi ere, eta egokitzat jotzen diren ebidentziak aurkeztu.
9.5. Ikasgelara lehendabiziko aldiz joan ondoren, tutoreak eta ikastetxeko zuzendaritzak elkarrizketa izanen dute praktiketako funtzionarioarekin, eta hobetu daitezkeen gai garrantzitsuenen berri emanen diote.
Ondoren, ikasgelara bigarren aldiz joaten direnean, tutoreak eta ikastetxeko zuzendaritzak egiaztatu beharko dute praktiketako funtzionarioak kontuan hartu dituela eta zuzendu dituela elkarrizketan jakinarazi zitzaizkion kontuak.
9.6. Kalifikazio batzorde bakarrak EvaComPro aplikazioaren bitartez bidalitako txostenak baizik ez ditu baliozkotzat hartuko.
Hamargarrena.–Autoebaluazioa.
10.1. Izangaiek beren irakaskuntza gaitasunaren eta jardun profesionalaren autoebaluazioa eginen dute, III. eranskineko adierazleetan oinarrituta. Horretarako, behar diren ataletan deskribapen labur bat idatzi beharko dute, dimentsio bakoitzaren gainean egindako balorazioa justifikatzeko.
Praktiketako funtzionarioek autoebaluazioaren txostena bidaliko diote, EvaComPro aplikazioaren bidez, kalifikazio batzorde bakarrari, 2024ko azaroaren 18tik 22ra bitarte.
Hamaikagarrena.–Praktiketako funtzionarioen azken ebaluazioa.
11.1. Kalifikazio batzorde bakarrak ebaluatuko ditu praktiketako funtzionarioak, honako hauek kontuan hartuta:
a) Tutoreak edo, hala badagokio, ikuskatzaileak praktiketako funtzionarioaren ikasgelako esku-hartzeari buruz egindako txostenak. Txosten horiek ebazpen honen I. eranskinean adierazitako ereduaren arabera eginen dira.
b) Ikastetxeko zuzendaritzak irakas-praktikari buruz egindako txostenak. Txosten horiek ebazpen honen II. eranskinean adierazitako ereduaren arabera eginen dira.
c) Izangaiaren autoebaluazioa/azken txostena, ebazpen honen III. eranskinean adierazitako ereduaren arabera.
11.2. Kalifikazioa negatiboa bada, kalifikazio batzorde bakarrak ikastetxeko ikuskatzaileari txosten osagarri bat eskatuko dio, bidalitako kalifikazioa justifikatzeko. Ikuskatzaileak oinarritzat hartu diren datu guztiak bilduko ditu, bai eta zentroko zuzendaritzak eta tutoreak txosten negatibo hori emateko erabili duten dokumentazioa ere. Halaber, ikuskatzaileak elkarrizketa bat izanen du interesdunarekin, non egokitzat jotzen dituen datu eta txosten guztiak eskatuko baitizkio.
11.3. Ikuskatzailearen txostena ikusirik, kalifikazio batzorde bakarraren ardura izanen da izangaiaren azken kalifikazioa ematea. Azken kalifikazioa ematean, kalifikazio batzorde bakarrak izangaiaren autoebaluazioa/azken txostena kontuan hartzen ahalko du.
Kalifikazio batzorde bakarraren epaia "gai" eta "ez gai" izan daiteke. Praktiketako funtzionarioa "gai" dela ondorioztatuko da tutoreari eta ikastetxeko zuzendaritzari eskatutako txostenetan agertzen den kalifikazioa positiboa bada, betiere ikastetxeko ikuskatzaileak kontrako txostenik egiten ez badu.
Hala ere, kalifikazio batzorde bakarrak, egoki iruditzen zaionean, txosten osagarri bat eskatzen ahalko dio ikastetxeko ikuskatzaileari, jaso dituen txostenetako puntu eta alderdiei buruz.
11.4. Kalifikazio batzorde bakarrak praktiketako funtzionarioen zerrenda eta lortu dituzten kalifikazioak igorriko dizkio Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariari.
"Ez gai" kalifikazioa lortzen duten praktiketako funtzionarioek unibertsitatez kanpoko irakasle funtzionario izendatzeko eskubide guztiak galduko dituzte. Horretarako, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emandako ebazpen arrazoitua beharko da.
Hamabigarrena.–Azterketa medikoa.
Praktikaldia bitartean praktiketako funtzionarioei osasun azterketa bat eginen zaie irakasle lanetan egoki aritzeko behar den gaitasun fisikoa eta psikikoa dutela egiaztatzeko.
Azterketa mediko hori gainditzen ez duenak unibertsitatez kanpoko irakasle funtzionario izendatzeko eskubide guztiak galduko ditu.
Iruñean, 2024ko abuztuaren 27an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.
I. ERANSKINA
DIMENSIONES / DIMENTSIOAK | TABLA DE INDICADORES DEL PROFESOR-TUTOR / | 1 | 2 | 3 | 4 |
PLANIFICACIÓN / PLANIFIKAZIOA | Planifica previamente cada clase de forma estructurada en su programación de aula Badu aginduzko elementuak dituen ikasgelako programazioa edo programa indibiduala. | ||||
Planifica las actividades de forma coherente con los objetivos y contenidos programados. Jarduerak modu koherentean planifikatzen ditu lortu nahi dituen ikaskuntzekin alderatuta | |||||
Programa actividades que implican la participación activa del alumnado Ikasleen parte-hartze aktiboa duten jarduerak programatzen ditu | |||||
Incluye en la programación de aula o programa individual una selección de contenidos y propone actividades diversas para alumnos con necesidades específicas o en atención a la diversidad del aula Hautatutako edukiak ikasgelako programazioan edo programazio indibidualean sartzen ditu, eta askotariko jarduerak proposatzen ditu ikasleendako berariazko premiak dituzten edo ikasgelako aniztasunari erantzuteko | |||||
PRÁCTICA / PRAKTIKA | Tiene en cuenta las características individuales y de contexto del alumnado. Propone metas individualizadas Ikasleen banakako eta testuinguruko ezaugarriak aztertu eta kontuan hartzen ditu, eta aurretiko ezagutzak aktibatzen ditu | ||||
Realiza un seguimiento de acuerdo al trabajo individual y/o grupal previsto con el alumnado Jarraipena egiten du, ikasleekin aurreikusitako banakako edota taldeko lanaren arabera | |||||
Se coordina con el resto de profesionales y, según la organización del centro, incorpora a otro profesorado en el aula Gainerako profesionalekin (orientatzaileekin, Pedagogia Terapeutikokoekin, Entzumena eta Hizkuntza, tutorekin...) modu koordinatuan egiten du lan eta, beharrezkoa izanez gero, ikasgelara beste irakasle batzuk ekartzen ditu | |||||
Registra las tareas de clase según establece la programación o las ACS Ikasgelako atazak erregistratzen ditu, programazioan ezarritakoaren arabera | |||||
Utiliza de forma adecuada los programas y aplicaciones que requiere su puesto de trabajo (como procesador de textos, hoja de cálculos, presentación digital, plataforma moodle, drive... etc.) Lanpostuan aritzeko behar dituen software programak (testu-prozesagailuak, kalkulu-orriak, aurkezpen digitala, Moodle plataforma, etab.) egoki erabiltzen ditu | |||||
Comunica con claridad en el idioma en el que imparte la materia y en función del nivel académico del alumnado Azalpenak argi ematen ditu irakasgaia emateko erabiltzen duen hizkuntzan | |||||
Aplica la metodología establecida en el centro y señalada en su programación IKTak modu koordinatuan txertatu eta erabiltzen ditu ikasgelan | |||||
Incluye en cada U. Don o programa individual actividades competenciales Edukiak aplikatzeko jarduera praktikoak unitate didaktiko edo programa indibiduala bakoitzean txertatzen ditu | |||||
Organiza el aula fomentando el trabajo cooperativo del alumnado y su inclusión en las actividades de aula y centro Ikasgela antolatzen du, ikasleen lankidetza sustatuz | |||||
Lleva al aula los materiales y recursos que va a utilizar preparados con anterioridad Ikasgelara eramaten ditu erabiliko dituen materialak eta baliabideak, behar bezala antolatuak eta aldez aurretik prestatuak | |||||
Organiza adecuadamente los espacios y los tiempos en el aula, según lo planificado Ikasgelan espazioak eta denborak egoki antolatzen ditu, planifikatutakoaren arabera | |||||
Establece normas claras que facilitan el desarrollo de su trabajo en el aula Ikasteko giro egokia lortzeko ikasleak partaide egiten ditu | |||||
Adopta estrategias para prevenir conflictos Gatazkak prebenitzeko estrategiak hartzen ditu | |||||
Gestiona adecuadamente la solución de los conflictos Egoki kudeatzen du gatazken konponbidea | |||||
EVALUACIÓN / EBALUAZIOA | Comprueba el grado de comprensión y avance del alumnado dentro del marco de la evaluación continua y formativa Ikasleen ulermen- eta aurrerapen-maila sistematikoki begiratzen du | ||||
Utiliza diversos instrumentos de evaluación (controles, análisis de trabajos, observaciones sistemáticas, etc.) explicitados en su programación Programazioan esplizitutako askotariko ebaluazio-tresnak (kontrolak, lanen azterketa, behaketa sistematikoak, etab.) erabiltzen ditu. | |||||
Determina la calificación del alumnado o, en su caso, participa en la toma de decisiones con arreglo a los criterios establecidos Ikasleak kalifikatzen ditu edo kalifikazioan parte hartzen du ezarritako irizpideen arabera | |||||
Comunica al alumnado de manera clara y explícita los resultados de su aprendizaje y rendimiento Ikasleei beren ikaskuntzaren eta errendimenduaren emaitzak modu argi eta agerikoan ematen zaizkie | |||||
TUTORÍA / TUTORETZA | Mantiene a las familias informadas del proceso de aprendizaje y actitud del alumno Familiei ikaslearen ikaskuntza prozesuaren eta jokabidearen gaineko informazioa ematen die | ||||
Colabora/ejecuta el plan de acción tutorial en el aula Tutoretza plana ikasgelan betearazten du | |||||
Se coordina con el equipo docente Irakasle taldearekin modu koordinatuan aritzen da | |||||
Recaba toda la información necesaria para que las reuniones individuales y/o colectivas con las familias sean eficaces Familiekiko banakako eta taldeko bilerak egoki prestatzen ditu | |||||
DESARROLLO / GARAPENA | Participa en proyectos sobre buenas prácticas, nuevas metodologías, sistemas colaborativos, etc. que permitan reflexionar sobre su trabajo y mejorarlo Jardunbide egokien, metodologia berrien, lankidetza-sistemen eta abarren gaineko proiektuetan parte hartzen du eta, horri esker, bere lanaren gainean hausnartzen du eta hura hobetzen |
II. ERANSKINA
DIMENSIONES / DIMENTSIOAK | TABLA DE INDICADORES DEL DIRECTOR/A / ZUZENDARIAREN ADIERAZLEEN TAULA | 1 | 2 | 3 | 4 |
PLANIFICACIÓN/ PLANIFIKAZIOA | Planifica previamente cada clase de forma estructurada en su programación de aula Badu aginduzko elementuak dituen ikasgelako programazioa edo programa indibiduala. | ||||
Planifica las actividades de forma coherente con los objetivos y contenidos programados Jarduerak modu koherentean planifikatzen ditu lortu nahi dituen ikaskuntzekin alderatuta | |||||
PRÁCTICA / PRAKTIKA | Se coordina con el resto de profesionales y, según la organización del centro, incorpora a otro profesorado en el aula Gainerako profesionalekin (orientatzaileekin, Pedagogia Terapeutikokoekin, Entzumena eta Hizkuntza, tutorekin...) modu koordinatuan egiten du lan eta, beharrezkoa izanez gero, ikasgelara beste irakasle batzuk ekartzen ditu | ||||
Comunica con claridad en el idioma en el que imparte la materia y en función del nivel académico del alumnado Azalpenak argi ematen ditu irakasgaia emateko erabiltzen duen hizkuntzan | |||||
Adopta estrategias para prevenir conflictos Gatazkak prebenitzeko estrategiak hartzen ditu | |||||
Gestiona adecuadamente la solución de los conflictos Egoki kudeatzen du gatazken konponbidea | |||||
EVALUACIÓN / EBALUAZIOA | Determina la calificación del alumnado o, en su caso, participa en la toma de decisiones con arreglo a los criterios establecidos Ikasleak kalifikatzen ditu edo kalifikazioan parte hartzen du ezarritako irizpideen arabera | ||||
TUTORÍA / TUTORETZA | Mantiene a las familias informadas del proceso de aprendizaje y actitud del alumno Familiei ikaslearen ikaskuntza prozesuaren eta jokabidearen gaineko informazioa ematen die | ||||
Se coordina con el equipo docente Irakasle taldearekin modu koordinatuan aritzen da | |||||
Recaba toda la información necesaria para que las reuniones individuales y/o colectivas con las familias sean eficaces Familiekiko banakako eta taldeko bilerak egoki prestatzen ditu | |||||
DESARROLLO / GARAPENA | Participa en proyectos sobre buenas prácticas, nuevas metodologías, sistemas colaborativos, etc. que permitan reflexionar sobre su trabajo y mejorarlo Jardunbide egokien, metodologia berrien, lankidetza-sistemen eta abarren gaineko proiektuetan parte hartzen du eta, horri esker, bere lanaren gainean hausnartzen du eta hura hobetzen | ||||
Participa en proyectos de innovación de ámbito educativo Hezkuntza berrikuntzako proiektuetan parte hartzen du | |||||
Identifica sus necesidades formativas personales para profundizar y mejorar en sus propias competencias profesionales Bere prestakuntza beharrak identifikatzen ditu bere lanbide gaitasunak sakondu eta hobetzeko | |||||
CUMPLIMIENTO / BETEZEA | Asiste a las reuniones convocadas Bileretara bertaratzen da | ||||
Cumple con su jornada y horario Lanaldia eta ordutegia betetzen ditu | |||||
Cumple con las fechas establecidas para las diversas tareas Zereginetarako ezarritako epeak betetzen ditu |
III. ERANSKINA
DIMENSIONES / DIMENTSIOAK | TABLA DE INDICADORES DE AUTOEVALUACIÓN / AUTOEBALUAZIOAREN ADIERAZLEEN TAULA | 1 | 2 | 3 | 4 |
PLANIFICACIÓN / PLANIFIKAZIOA | Planifica previamente cada clase de forma estructurada en su programación de aula Badu aginduzko elementuak dituen ikasgelako programazioa edo programa indibiduala. | ||||
Planifica las actividades de forma coherente con los objetivos y contenidos programados Jarduerak modu koherentean planifikatzen ditu lortu nahi dituen ikaskuntzekin alderatuta | |||||
Programa actividades que implican la participación activa del alumnado Ikasleen parte-hartze aktiboa duten jarduerak programatzen ditu | |||||
Incluye en la programación de aula o programa individual una selección de contenidos y propone actividades diversas para alumnos con necesidades específicas o en atención a la diversidad del aula Hautatutako edukiak ikasgelako programazioan edo programazio indibidualean sartzen ditu, eta askotariko jarduerak proposatzen ditu ikasleendako berariazko premiak dituzten edo ikasgelako aniztasunari erantzuteko | |||||
PRÁCTICA / PRAKTIKA | Tiene en cuenta las características individuales y de contexto del alumnado. Propone metas individualizadas Ikasleen banakako eta testuinguruko ezaugarriak aztertu eta kontuan hartzen ditu, eta aurretiko ezagutzak aktibatzen ditu | ||||
Realiza un seguimiento de acuerdo al trabajo individual y/o grupal previsto con el alumnado Jarraipena egiten du, ikasleekin aurreikusitako banakako edota taldeko lanaren arabera | |||||
Se coordina con el resto de profesionales y, según la organización del centro, incorpora a otro profesorado en el aula Gainerako profesionalekin modu koordinatuan egiten du lan eta, beharrezkoa izanez gero, ikasgelara beste irakasle batzuk ekartzen ditu | |||||
Registra las tareas de clase según establece la programación o las ACS Ikasgelako atazak erregistratzen ditu, programazioan ezarritakoaren arabera | |||||
Utiliza de forma adecuada los programas y aplicaciones que requiere su puesto de trabajo (como procesador de textos, hoja de cálculos, presentación digital, plataforma moodle, drive... etc.) Lanpostuan aritzeko behar dituen software programak (testu-prozesagailuak, kalkulu-orriak, aurkezpen digitala, Moodle plataforma, etab.) egoki erabiltzen ditu | |||||
Comunica con claridad en el idioma en el que imparte la materia y en función del nivel académico del alumnado Azalpenak argi ematen ditu irakasgaia emateko erabiltzen duen hizkuntzan | |||||
Aplica la metodología establecida en el centro y señalada en su programación Azalpenak argi ematen ditu irakasgaia emateko erabiltzen duen hizkuntzan | |||||
Incluye en cada U. Don o programa individual actividades competenciales Edukiak aplikatzeko jarduera praktikoak unitate didaktiko edo programa indibiduala bakoitzean txertatzen ditu | |||||
Organiza el aula fomentando el trabajo cooperativo del alumnado y su inclusión en las actividades de aula y centro Ikasgela antolatzen du, ikasleen lankidetza sustatuz | |||||
Lleva al aula los materiales y recursos que va a utilizar preparados con anterioridad Ikasgelara eramaten ditu erabiliko dituen materialak eta baliabideak, behar bezala antolatuak eta aldez aurretik prestatuak | |||||
Organiza adecuadamente los espacios y los tiempos en el aula, según lo planificado Ikasgelan espazioak eta denborak egoki antolatzen ditu, planifikatutakoaren arabera | |||||
Establece normas claras que facilitan el desarrollo de su trabajo en el aula Ikasteko giro egokia lortzeko ikasleak partaide egiten ditu | |||||
Adopta estrategias para prevenir conflictos Gatazkak prebenitzeko estrategiak hartzen ditu | |||||
Gestiona adecuadamente la solución de los conflictos Egoki kudeatzen du gatazken konponbidea | |||||
EVALUACIÓN / EBALUAZIOA | Comprueba el grado de comprensión y avance del alumnado dentro del marco de la evaluación continua y formativa Ikasleen ulermen- eta aurrerapen-maila sistematikoki begiratzen du | ||||
Utiliza diversos instrumentos de evaluación (controles, análisis de trabajos, observaciones sistemáticas, etc.) explicitados en su programación Programazioan esplizitutako askotariko ebaluazio-tresnak (kontrolak, lanen azterketa, behaketa sistematikoak, etab.) erabiltzen ditu. | |||||
Determina la calificación del alumnado o, en su caso, participa en la toma de decisiones con arreglo a los criterios establecidos Ikasleak kalifikatzen ditu edo kalifikazioan parte hartzen du ezarritako irizpideen arabera | |||||
Comunica al alumnado de manera clara y explícita los resultados de su aprendizaje y rendimiento Ikasleei beren ikaskuntzaren eta errendimenduaren emaitzak modu argi eta agerikoan ematen zaizkie | |||||
TUTORÍA / TUTORETZA | Mantiene a las familias informadas del proceso de aprendizaje y actitud del alumno Familiei ikaslearen ikaskuntza prozesuaren eta jokabidearen gaineko informazioa ematen die | ||||
Colabora/ejecuta el plan de acción tutorial en el aula Tutoretza plana ikasgelan betearazten du | |||||
Se coordina con el equipo docente Irakasle taldearekin modu koordinatuan aritzen da | |||||
Recaba toda la información necesaria para que las reuniones individuales y/o colectivas con las familias sean eficaces. Familiekiko banakako eta taldeko bilerak egoki prestatzen ditu | |||||
DESARROLLO / GARAPENA | Participa en proyectos sobre buenas prácticas, nuevas metodologías, sistemas colaborativos, etc. que permitan reflexionar sobre su trabajo y mejorarlo Jardunbide egokien, metodologia berrien, lankidetza-sistemen eta abarren gaineko proiektuetan parte hartzen du eta, horri esker, bere lanaren gainean hausnartzen du eta hura hobetzen | ||||
Participa en proyectos de innovación de ámbito educativo Hezkuntza berrikuntzako proiektuetan parte hartzen du | |||||
Identifica sus necesidades formativas personales para profundizar y mejorar en sus propias competencias profesionales Bere prestakuntza beharrak identifikatzen ditu bere lanbide gaitasunak sakondu eta hobetzeko | |||||
CUMPLIMIENTO / BETETZEA | Asiste a las reuniones convocadas Bileretara bertaratzen da | ||||
Cumple con su jornada y horario Lanaldia eta ordutegia betetzen ditu | |||||
Cumple con las fechas establecidas para las diversas tareas Zereginetarako ezarritako epeak betetzen ditu |
Iragarkiaren kodea: F2412610
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
