2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Dirulaguntzen ordenantza orokorra. Hasierako onespena
Arangurengo Udalak, 2024ko abuztuaren 27an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Arangurengo Udalaren dirulaguntzen ordenantza orokorra.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedaturikoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aldaketak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Mutiloan, 2024ko abuztuaren 29an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L2412767