2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AGUILAR KODES
Aldaketa, Jaiotzak eta erroldatzeak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena
Aguilar Kodesko Udalak, 2024ko apirilaren 11n egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Jaiotzak eta erroldatzeak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen ordenantzan.
Iragarkia 2024ko 125. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 18an, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere, eta jendaurreko aldia iragan da inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe. Hortaz, behin betiko onetsitzat jo, eta argitara ematen da jarraian.
Argitara ematen da orok jakin dezan, eta bete dadin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Aguilar Kodesen, 2024ko abuztuaren 26an.–Alkatea, Jesús Ángel Amescua Martínez de Rituerto.
ALDAKETA, JAIOTZAK ETA ERROLDATZEAK SUSTATZEKO DIRULAGUNTZAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAN
4. artikulua. Erroldatzea.
Ordenantza honetan ageri diren laguntzak onartzeko, ezinbesteko baldintza izanen da familia unitateko kideak Aguilar Kodesko udalerrian erroldaturik egotea eta bertan benetan bizitzea 12 hilabete lehenagotik gutxienez. Halaber, erroldaturik eta bizilagun gisa inskribaturik agertu beharko dute laguntzak ordaintzen direnean, eta udalerrian erroldaturik jarraitu 5 urtez, laguntza jasotzen denetik zenbatzen hasita. Bestela, laguntza itzuli egin beharko da.
Hala ere, guraso bakarreko familien kasuan, jaioberriarekin batera familia osatzen duen guraso bakarrari baizik ez zaio eskatuko udalerrian erroldaturik egotea eta bertan benetan bizitzea.
Dirulaguntzaren iturburua diren haur jaioberriek lehenbiziko aldiz Aguilar Kodesen erroldatuak izan beharko dute.
Iragarkiaren kodea: L2412569