184. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGUILAR KODES

Aldaketa, Eskola-umeei liburuak erosteko familiendako dirulaguntzak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Aguilar Kodesko Udalak, 2024ko apirilaren 11n egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen udal ordenantza bat aldatzea. Ordenantzak, hain zuzen, Aguilar Kodesko familiendako dirulaguntzak arautzen ditu, eskola-umeentzako liburuak eros ditzaten.

Iragarkia 2024ko 125. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 18an, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere, eta horren ondotik jendaurreko aldia iragan da inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe. Hortaz, behin betiko onetsitzat jo, eta jarraian ematen da argitara.

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta bete dadin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan xedatutakoa (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Aguilar Kodesen, 2024ko abuztuaren 26an.–Alkatea, Jesús Ángel Amescua Martínez de Rituerto.

ALDAKETA, AGUILAR KODESKO ESKOLA-UMEEI LIBURUAK EROSTEKO FAMILIENDAKO DIRULAGUNTZAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAN

1. artikulua. Xedea.

Ordenantza honen xedea da familiendako dirulaguntzak arautzea, Aguilar Kodesko ikasleei testuliburuak eros diezaieten, Batxilergora edo Lanbide Heziketara arte eta 20 urteko adinera arte (adin hori barne).

2. artikulua. Baldintza orokorrak.

Udal laguntzak eskuratzen ahalko dituzte Batxilergora edo Lanbide Heziketara bitarteko seme-alabak dituzten familia guztiek, baldin eta Aguilar Kodesen erroldatuta badaude eta bertan modu jarraituan bizi badira. Unibertsitateko ikasleek ez dute dirulaguntzarik jasoko.

6. artikulua. Onuradunak.

Laguntza jaso ahal izateko, baldintza hauek bete beharko dira:

a) Familia-unitateko kide guztiak Aguilar Kodeskoko udalerrian erroldaturik egotea eta benetan bizitzea, gutienez ere 12 hilabete lehenagotik.

b) Familia-unitateak Aguilar Kodeskoko Udalarekin zerga betebeharrak beteak izatea.

c) Laguntza eskuratzeko eskaera Batxilergora edo Lanbide Heziketara arteko ikasle bakoitzak egin duela ulertuko da, 20 urteko adinera arte (adin hori barne).

Iragarkiaren kodea: L2412568