184. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 10a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

315/2024 prozedura. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea

Sagrario Sánchez Equiza, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: Idazkaritza honetan honako administrazioarekiko auzi-errekurtso hau aurkeztu dela eta, erregistratu eta tramitera onartu ondoren, erreferentzia hau eman zaiola: 315/2024 prozedura arrunta. LODISNA SLk eskatuta gora jotzeko errekurtsoa jarri da Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorreko Probintziako Zuzendaritzak emandako ebazpen baten aurka. Ebazpena 2024ko martxoaren 26an eman zuen Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorreko Probintziako Zuzendaritzako Inpugnazioen Unitateko buruak, eta haren bidez erabaki zen berrestea eta behin betiko bihurtzea 312019008006011 likidazio-akta (zenbatekoa: 4.304.657,69 euro).

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 47 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Iruñean, 2024ko irailaren 2an.–Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua, Sagrario Sánchez Equiza.

Iragarkiaren kodea: J2412792