2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Instalazio elektrikoak muntatzeko enpresa bati laguntzeko nabea
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).
Sustatzailea: Soluciones Energéticas Automatizadas SL.
Jarduera: instalazio elektrikoak muntatzeko enpresa bati laguntzeko nabea.
Tokia: Recajoko errepidea 2 (19. poligonoko 990. lurzatia).
Vianan, 2024ko abuztuaren 29an.–Alkate udalburua, Blanca Yolanda González García.
Iragarkiaren kodea: L2412634