184. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Hitzarmena Rumiñahui elkartearekin 2024rako. Onespena

Azkoiengo alkateak, 2024ko abuztuaren 26an, honako ebazpen hau eman zuen:

Ikusirik 696/2024 dirulaguntza izenduna emateko espedientea, zeinean honako izapide eta agiriak jasorik baitaude:

1.–Onuradunaren eskabidea, erantsirik diruz lagundu beharreko jardueren memoria edo proiektua.

2.–Espedientea hasteko dekretua.

3.–Kreditu egoki eta nahikoaren erreserba indarrean den aurrekontuan.

4–Kontu-hartzailetzaren fiskalizazio txostena.

5.–Dirulaguntza arautzen duen hitzarmena.

Apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 25. artikuluan ezarritakoaren arabera (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea), Udalak, bere interesak kudeatzeko eta bere eskumenen esparruan, era guztietako jarduerak sustatzen ahal ditu eta behar adina zerbitzu publiko eman, herritarren beharrak eta nahiak betetzearren. Lege-manu hori betetzeko bideen artean, entitateei laguntza ematea dago, onura sozialeko jarduerak egin ditzaten.

Ekitaldi honetarako udal aurrekontuan honako dirulaguntza izendun hau dago jasorik, entitate honentzat:

ONURADUNAK

ZENBATEKOA

Rumiñahui elkartea

20.000 euro

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 22.2.a) artikuluan ezarrita dago zuzenean ematen ahalko direla toki-erakundeen aurrekontuetan ezarritako dirulaguntza izendunak, hitzarmenetan eta dirulaguntza horiek arautzen dituen araudian ezartzen den eran.

Kontuan hartuta ebazpena emateko organo eskuduna alkatea dela, Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 21.s artikuluaren babesean, eta, gaur egun, eskumen hori Udaleko Tokiko Gobernu Batzarraren esku dagoela (Alkatetzaren 2023-0587 Ebazpenaren bidez eman zen, 2023-06-27an).

Kontuan hartuta ezen, aplikatuz Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 10. artikulua eta gorago aipatutako eskuordetze dekretua bera, aipatutako eskumena neuregana dezakedala noiznahi eta, bereziki, arintasun handiagoa eskatzen duten espedienteetarako.

Ikusirik, orobat, onuradunak betetzen dituela dirulaguntzaren onuradun izateko baldintzak, eta ikusirik dirulaguntza arautzen duen hitzarmenaren klausulak,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Eskumena neureganatzea Rumiñahui elkarteari dirulaguntza izenduna emateko; izan ere, eskumen hori, gaur egun, Azkoiengo Udaleko Gobernu Batzarraren esku dago (Alkatetzaren 2023-0587 Ebazpenaren bidez eman zen, 2023-06-27an).

Bigarrena.–Dirulaguntzaren hitzarmena onestea eta dirulaguntza izenduna ematea, 20.000 eurokoa, behar den partidaren kargura, indarrean den udal aurrekontutik (2024). Gastua, hala, konprometiturik geldituko da.

Hirugarrena.–Alkateari ahalmena ematea hitzarmena sina dezan Udalaren izenean eta hura ordezkatuz.

Laugarrena.–Dirulaguntza gauzatuko da eta justifikatuko da bat etorriz bi alderdiek sinatutako hitzarmenean ezarritakoarekin, bai eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege dekretuan (aipatu legearen erregelamendua onestekoa) ezarritakoarekin ere.

Bosgarrena.–Erabaki hau entitate onuradunari jakinaraztea, behar den hitzarmena sina dadin.

Seigarrena.–Erabaki hau argitaratzea Udalaren Gardentasun Atarian, Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka, administrazio bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat jar daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita.

Azkoienen, 2024ko abuztuaren 27an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2412576