184. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Aldaketa, San Miguel-Don Miguel Revuelta Egoitzarekin 2024rako egindako hitzarmenean

Azkoiengo alkateak, 2024ko abuztuaren 26an, honako ebazpen hau eman zuen:

2024ko hasierako udal aurrekontuan, aurreikusita zegoen 40.000 euroko dirulaguntza izendun bat, San Miguel-Don Miguel Revuelta Egoitzari zuzendua. Udalak dirulaguntza ordaindu du dagoeneko, eta San Miguel Egoitzak justifikatu du.

Ikusita Azkoiengo San Miguel-Miguel Revuelta Egoitzak gaur egun duen funts premia larria (likidezia falta eragin du gastuak handitzeak, diru-sarrerak gutxi handitzeak eta lehendik zeudenak berandu kobratzeak).

Ikusita Udalak funts nahikoak dituela 23140 4820006 "San Miguel Egoitzaren transferentzia" aurrekontu-aplikazioan, 2024rako emandako dirulaguntza izenduna 32.000 euro handitu ahal izateko, laster aurre egin beharko dien nominak eta premiazko gastuak ordaindu ahal izateko.

Ikusita espedientean jasotako gastuaren aldeko fiskalizazio-txostena.

Kontuan hartuta ebazpena emateko organo eskuduna alkatea dela, Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 21.s artikuluaren babesean, eta, gaur egun, eskumen hori Udaleko Tokiko Gobernu Batzarraren esku dagoela (Alkatetzaren 2023-0587 Ebazpenaren bidez eman zen, 2023-06-27an).

Kontuan hartuta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 10. artikulua eta gorago aipatutako eskuordetze dekretua bera aplikatuz, aipatutako eskumena nik beregana dezakedala, edozein unetan eta bereziki arintasun handiagoa eskatzen duten espedienteetarako,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Eskumena bereganatzea San Miguel Egoitzari dirulaguntza izenduna emateko. Egoitza hori, gaur egun, Azkoiengo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarraren esku dago (Alkatetzaren 2023-0587 Ebazpenaren bidez eman zen, 2023-06-27an).

Bigarrena.–San Miguel-Don Miguel Revuelta Egoitzarekin sinatutako hitzarmena aldatzea, zenbatekoa 32.000 eurotan handitzeko.

Hirugarrena.–Dirulaguntzaren zenbatekoa, 32.000 euro, xedatu eta aitortzea.

Laugarrena.–Ebazpen hau erakunde onuradunari jakinaraztea.

Bosgarrena.–Erabaki hau argitaratzea Udalaren Gardentasun Atarian, Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka, administrazio bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat jar daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita.

Azkoienen, 2024ko abuztuaren 27an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2412574