184. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Jarduera-lizentziaren eskaera. Kafetegia

Ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen da udal bulegoetan, hogei egunean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, epe horretan egoki jotako alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete beharrez martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua –17/2020 Foru Legea, arautzen dituena ingurumenean eragina duten jarduerak–).

Sustatzailea: Migadiro SL.

Jarduera: kafetegia.

Xedea: jarduera legeztatzea.

Tokia: Iruña-Noaingo aireportua, katastroko 1/114 lurzatia.

Noain Elortzibarren, 2024ko abuztuaren 20an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2412585