184. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Herri-lurretako aprobetxamenduen enkante publikoa

Los Arcosko Udalak erabaki du ahozko posturen bidezko enkante publikoa egitea, herri-lurzatien lote bat adjudikatzeko, sobera gelditu baita laborantzako herri-lurren aprobetxamenduaren adjudikazioan –herritarrendako adjudikazio motetan–. Enkante horren adjudikazioaren epea urtebetekoa da, eta luzatzen ahal da herritarrendako aprobetxamenduak bukatu arte.

Lehen enkantea udaletxeko osoko bilkuren aretoan eginen da, goizeko 9:30ean, araudiak ezarritako hamabost eguneko epea iragandakoan, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

Enkante hori arautzen duen baldintza-agiria udal bulegoetan dago, interesdunen eskura.

Los Arcosen, 2024ko abuztuaren 30ean.–Alkatea, Eduardo García de Galdiano Baños.

Iragarkiaren kodea: L2412738