1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
53/2024 EBAZPENA, irailaren 4koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Berriozarko balorazio txostena onesten duena.
Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 18ko 58/2023 Ebazpenaren bidez, Berriozarko balorazio txostena berrikusteko batzorde mistoa eratzea erabaki zen.
2024ko abuztuaren 26an egindako bilkuran, batzorde mistoak balorazio txostenaren behin betiko edukia finkatu zuen, eta hura onesteko proposamen loteslea egin zion Nafarroako Foru Ogasunari.
Horrenbestez, Nafarroako Lur-Ondasunen Erregistroari eta katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.5 artikuluan xedatutakoarekin bat,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Berriozarko balorazio txostena onestea, batzorde mistoak 2024ko abuztuaren 26ko bilkuran egindako proposamen loteslearen arabera.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta aipatu balorazio txostenaren eduki osoa jendaurrean jartzea udal interesdunaren bulegoetan, hogei egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Hirugarrena.–Onetsitako balorazio txostena eraginkorra izanen da aurreko puntuan aipatzen den jendaurreko aldia bukatu eta hurrengo egunetik aurrera. Une horretatik aurrera, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.
Laugarrena.–Berriozarko balorazio txostenaren testu osoa Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitaratzeko agintzea: https://catastro.navarra.es/servicios/Ponencias.aspx.
Bosgarrena.–Ebazpen hau Berriozarko Udalera igortzea.
Iruñean, 2024ko irailaren 4an.–Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendaria, Sergio Osés Amézqueta.
Iragarkiaren kodea: F2412855