2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LABIANOKO KONTZEJUA
Aldaketa, Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena
Labianoko Kontzejuak, 2024ko maiatzaren 24an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Labianoko herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa. Iragarkia jendaurrean egon zen, 2024ko 120. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 11n, eta Kontzejuaren iragarki-taulan argitaratuta.
Jendaurreko aldia iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jo, eta argitara ematen da ordenantzaren testu osoa, eraginkortasun juridikoa izan dezan; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedaturik dagoenarekin.
Labianon, 2024ko abuztuaren 22an.–Kontzejuko burua, Javier Larraya Reta.
ALDAKETA
II. KAPITULUA.–LABORANTZAKO HERRI-LURREN APROBETXAMENDUA
1. ATALA.–HERRITARRENTZAKO LEHENTASUNEZKO ADJUDIKAZIOKO APROBETXAMENDUAK
21. artikulua. Aprobetxamendu modu honen bidez herri-lurrak hartzen dituzten onuradunek kanon hauek ordainduko dituzte:
Lehorreko lurrak: 15 euro erreguko eta urteko. Urtero eguneratuko da, gehienez ere KPIarekin. Nolanahi ere, kanonak Labianoko Kontzejuak hartzen dituen kostuak berdintzeko bezainbatekoa beharko du izan, gutxienez ere.
2. ATALA.–HERRITARRENTZAKO ZUZENEKO ADJUDIKAZIOKO APROBETXAMENDUAK
29. artikulua. Aprobetxamendu modu honen bidez herri-lurrak hartzen dituzten onuradunek kanon hauek ordainduko dituzte:
Lehorreko lurrak: 28 euro erreguko eta urteko. Urtero eguneratuko da, gehienez ere KPIarekin.
Iragarkiaren kodea: L2412513