2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GALAR
Jarduera-lizentziaren eskaera. Kirol gaien merkataritza
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, udal bulegoetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori guztia, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (haren bidez arautzen dira ingurumenean eragina duten jarduerak), bai eta martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretua ere (haren bidez onesten da lege hori garatzeko Erregelamendua).
Sustatzailea: Fútbol es Fútbol Pamplona SLU.
Jarduera: kirol-gaien merkataritza.
Tokia: katastroko 1. poligonoko 335. eta 336. lurzatiak; posta helbidea: E kalea 6-8 eta 10, Cordovillako industrialdea, Cordovilla.
Getze Galarren, 2024ko abuztuaren 27an.–Alkate udalburua, Óscar Amóztegui Recalde.
Iragarkiaren kodea: L2412588