184. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERATSUN

Lurraren gaineko kontribuzioaren 2025eko zerga-tasa. Hasierako onespena

Eratsungo Udalak, 2024ko abuztuaren 23an egindako ohiko osoko bilkuran, besteak beste erabaki hauek hartu zituen, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea):

ERABAKIAK:

1.–2025. urterako, %0,225eko karga-tasa ezartzea hiri- eta landa-lurren kontribuzioa ordainarazteko, bat etorriz balorazio-ponentziaren berrikuspenaren balioekin.

2.–Hartutako erabakia jendaurrean edukitzea 30 egunean, aurretik argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-taulan, espedientea aztertu dezaten bizilagunek eta bidezko interesa dutenek.

3.–Ez badago inoren erreklamazio, kexa nahiz oharrik, aipatutako zerga-tasa behin betiko onetsitzat joko da, aurreko puntuan adierazitako epea iragan ondoan. Kasu horretan, inguruabar hori argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Eratsunen, 2024ko abuztuaren 26an.–Alkatea, Nagore Escudero Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2412552