184. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Jarduera-lizentziaren eskaera. Garajea, 60 etxebizitzako eraikinean

Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.

Espedientea ikusgai egonen da beherago adierazten den Interneteko helbidean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hogei egun balioduneko epean. Epe horretan, interesdunek azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Sustatzailea: Proyectos Inmobiliarios de Navarra SLU (B31937725).

Jarduera: garajea. obra berriko 60 etxebizitzako eraikin batean.

Tokia: Saharar Errepublika plaza 12.

Proiektua kontsultatzeko esteka:

https://sedeelectronica.berriozar.es/tablondeanuncios/anuncio.aspx?id=7645

Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen bidez dago arautua eskaera hau (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Berriozarren, 2024ko abuztuaren 28an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2412604