2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AURITZ
Udal gimnasioaren erabilera arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena
Aurizko Udalak, 2024Ko abuztuaren 22an egin bilkuran, udal gimnasioaren erabilera arautzen duen ordenantza onetsi zuen hasiera batean.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluaren eta horrekin bat datozenen edukiaren arabera, espedientea jendaurrean jartzen da, hasierako onespenerako erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, hogeita hamar egun balioduneko epean.
Epe horretan, interesdunek espedientea aztertu eta alegazioak aurkeztu ahalko dituzte.
Auritzen, 2024ko abuztuaren 29an.–Alkatea, Unai Irigaray Oses.
Iragarkiaren kodea: L2412693