1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
798E/2024 EBAZPENA, abuztuaren 27koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa ematen baita, aldekoa, Doneztebeko Udal Planaren aldaketa puntual egituratzaile bati buruz, 1. poligonoko 60., 61., 292. eta 490. lurzatiei eragiten diena, ingurumen eraginik sortzen ez duela iritzita. Sustatzailea Jesús M.ª Zabalza González da.
Ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuari hasiera emateko asmoz, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak goian aipatutako espedientea aurkeztu zuen Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan 2023ko urriaren 23an.
Udalak aldaketa hori 2023ko irailaren 29an hasiera batez onetsi ondoren, jendaurrean egoteko tramitea bete da, iragarki bat argitaratuz 2023ko urriaren 19ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Aldaketaren xedea da hirigintza-plangintzaren egungo determinazioak aldatzea proposamenak eragindako lurzatietan, 45-46 kilometro-puntuan N-121-A errepide nazionalari sostengu emateko azpiegiturak (erregai-zerbitzuguneak) edo jarduerak ezarri ahal izateko. Bi azalera bereizten dira:
a) Plataforma horizontala (N-121 A errepidearen ondoan): gaur egun, zati gehiena babestu beharreko lurzoru gisa sailkatuta dago, "Garapen eredua zaintzeko lurzorua"-"Azpiegituretarako erreserba" azpikategorian.
b) Hegoaldeko mendi-hegala, malda handikoa eta zuhaiztiak dituena: gorde beharreko lurzorua, "Ingurumen balioa"-"Basoa" azpikategoriakoa.
Aldaketak proposatzen du bi azalera horiek (plataforma eta mendi-hegala) gorde beharreko lurzoru gisa sailkatzea, azpikategoria honetan: "Azpiegiturak-errepidearen bazterreko jarduerak", eta, horrekin batera, "Paisaia balioa-espazio degradatuak".
Ingurumen ebaluazioaren ondorioetarako, eremua Bidasoa ibaiaren Jabari Publiko Hidraulikoaren barruan dago (Iparraldeko eskualdeko Uholde eremuen Kartografiako Sistema Nazionalaren arabera), eta "Bidasoa ibaia" ES2200014 Kontserbazio Bereziko Eremuaren ondoan dago, Arraizko Bentak-Erdarlatsa NA-1210 errepidearen bestaldean. Natura 2000 Sareko gune horren kudeaketa planean sartutako "Gako elementuen" artean, honako hauek daude: ibai-sistema, ibaiertzeko habitatak, flora mehatxatua, arrainak (izokin atlantikoa, kolaka, itsas lanperna eta burtaina) eta urari lotutako fauna (bisoi europarra, igaraba paleartikoa, desman iberiarra eta Oxygastra curtisii odonatoa).
Era berean, bai gora bidean doan errepidearen ondoko azalera, bai betelana osatzen duen ezpondaren azaleraren zati handi bat Onura Publikoko Mendien 1912ko Katalogo berrikusian sartuak daude (IDENA Nafarroako Datu Espazialen Azpiegituraren arabera). Hirigintza-izapidearen barruan, Basoak Kudeatzeko Atalaren 2024ko maiatzaren 20ko txostena erantsi zaio espedienteari, non adierazten baita "ez dagoela eragozpenik eskaera aintzat hartzeko".
Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak adierazi du ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura egoki egin dela.
Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 74/2023 Foru Dekretua,
EBAZTEN DUT:
1. Ingurumen txosten estrategikoa ematen da, aldekoa, Doneztebeko Udal Planaren aldaketa puntual egituratzaile bati buruz, 1. poligonoko 60., 61., 292. eta 490. lurzatiei eragiten diena, ingurumen eraginik sortzen ez duela iritzita. Sustatzailea Jesús M.ª Zabalza González da.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari eta Doneztebeko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko abuztuaren 27an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.
Iragarkiaren kodea: F2412720