179. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Jarduera-lizentziaren eskaera. Landare-olioen eta saltsen biltegia

Bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea), aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek.

Sustatzailea: Aceites Arone SL.

Jarduera: landare-olioen eta saltsen biltegia.

Tokia: G kalea 16, Mutiloa.

Mutiloan, 2024ko abuztuaren 21ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2412258