2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABLITAS
Ordenantza, tokiko ehiza-barrutiaren aprobetxamenduaren udal kudeaketa arautzen duena. Bigarren hasierako onespena
Ablitasko Udalak, 2024ko maiatzaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Tokiko ehiza-barrutiaren aprobetxamenduaren udal kudeaketa arautzen duen ordenantza.
Udalak, 2024ko abuztuaren 5ean egin osoko bilkuran, zenbait aldaketa aurkeztu zituen ordenantzan egiteko; hartara, jendaurrean paratuko da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko aldia iragan ondotik.
Ordenantzaren testu osoa ikus daiteke Ablitasko Udalaren egoitza elektronikoan (https://ablitas.sedelectronica.es/), ediktu-taulan.
Ablitasen, 2024ko abuztuaren 21ean.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.
Iragarkiaren kodea: L2412251