179. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Aldaketa 2024rako tasetan. Behin betiko onespena

Ablitasko Udalak, 2024ko maiatzaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea 2024rako indarrean diren karga-tasak, tasak, prezio publikoak eta gainerako salbuespenak (udal musika eskolako tarifak, 2024-2025).

Espedientea jendaurrean egon da 30 egun baliodunean, hasierako onespena 2024ko 114. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 4an, argitaratu eta biharamunetik hasita, eta inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu; beraz, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da.

Honela arautu da:

MUSIKA ESKOLAKO TARIFAK. 2024-25 IKASTURTEA

Musika eskola: ikasturte osoa.

–Musika eta Mugimendua: 137,00 euro, 1 ordu astean (Haurtzaindegi Musikaleko 1. eta 2. mailen eta Hastapenaren parekoa).

–Musika Hizkuntza, 1.etik 4.era: 210,00 euro, 2 ordu astean.

–Musika Hizkuntza, helduentzat: 137,00 euro, 1 ordu astean.

–Lanbide irakaskuntzak: 137,00 euro, 1 ordu astean.

–Instrumentuak: 399,00 euro, 45 minutu astean.

–Abesbatza: 90,00 euro, 1 ordu astean (doan, beste irakasgai batzuk egiten badira).

–Banda: 90,00 euro, 1 ordu astean (doan, beste irakasgai batzuk egiten badira).

Edozein ikastarotan matrikulatzeak berekin dakar Bandan eta/edo Abesbatzan parte hartzea, eta ez da tarifarik kobratzen irakasgai horiengatik.

Deskontuak:

–Familiakoak:

Matrikulatutako familiako 2. kideagatik: %20.

Familiako 3. kidetik aurrera: %50.

–Instrumentuak:

2. instrumentua: %40.

3. instrumentutik aurrera: %50.

Ablitasen, 2024ko abuztuaren 20an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.

Iragarkiaren kodea: L2412215