179. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERA

Deialdia, oposizio bidez betetzeko mantentze-lanetako eta zerbitzu anitzetako ofizialaren lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa

Alkatetzaren 2024ko abuztuaren 13ko 243. Ebazpenaren bidez, deialdi bat eta haren oinarriak onetsi dira oposizio bidez betetzeko mantentze-lanetako eta zerbitzu anitzetako ofizialaren lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa.

Deialdia eginen da bat etorriz aplikatu beharreko araudian xedatuarekin eta oinarri hauetan ezartzen denarekin:

OINARRIAK

1.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Berako Udalaren zerbitzuko mantentze-lanetako eta zerbitzu anitzetako ofizialaren lanpostu bat betetzea oposizio bidez. Lanpostuak 11 zenbakia du plantilla organikoan (31/2022 Legearen 20.2.4 artikuluko berariazko ordezte-tasa gehigarria), eta sartuta dago urte anitzeko plangintza-tresnan eta 2024rako enplegu publikoaren eskaintzan.

1.2. Izendapenak Berako Udaleko funtzionario bilakatuko du izendatua, ondorio guztietarako, lanpostuaren jabetza hartzen duenetik aitzina, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean kidetuko da eta, hala behar badu, hartan alta jarriko.

1.3. Lanpostuak Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen C mailari dagozkion lansariak izanen ditu. Plantilla organikoan ezarrita dauden osagarriak ere izanen ditu.

1.4. Lanaldi osoa izanen du. Urteko lanaldia izanen da Udalaren bulegoetako gainerako langileek duten bera, eta zerbitzuaren beharretara egokituko da; beraz, Udalak noiznahi aldatzen ahalko du. Zerbitzuaren ezaugarriak direla eta, maiz gertatzen dira gorabeherak lanaldi arruntetik kanpo (kloragailuen alarmak, ihesak, matxurak, etab.), bai lanegunetako arratsalde eta gauetan, bai asteburu eta jaiegunetan. Hala bada, aldi jakin batzuetan lanerako prest egon beharko du, plantillako beste pertsona batekin txandan.

1.5. Bere mailako eta kategoriako eginkizunak beteko ditu. Batzuk aipatzeko, eta zerrenda mugatua izan gabe, honako eginkizun hauek nabarmentzen dira:

–Uren arloa.

–Oro har, uraren kontsumoa eta kalitatea zaintzea eta analizatzea herrian, egon daitezkeen ihesak, kutsadurak (kloro falta) eta abar detektatzeko eta arazoak konpontzeko. Hornidura-sarerako hobekuntzak proposatzea, bai kontrolari dagokionez, bai mantentze-lanei eta konponketei dagokienez.

–Sarearen egoera egiaztatzea. Egunero zaintzea hornidura-sistemaren funtzionamendua: ur-biltegiak, ponpaketak, mailak eta kontsumoak...

–Kloroa analizatzea. Egunero kloroa egiaztatzea, eta hilean behin Osasunaren Atalera bidaltzea. Osasunaren Atalaren errekerimenduak konpontzea, kalitate-arazoei dagokienez.

–Ur-harguneen egoera aztertzea. Ur-harguneak egoera onean dauden begiratzea, eta behar diren lanak egitea, horiek ongi funtziona dezaten. Hobekuntzak proposatzea, hobeki funtziona dezaten. Ur-harguneen eta kutxatilen irisgarritasuna begiratzea, eta horretarako behar diren lanak antolatu eta egitea. Sasiz garbitzea, urtean behin gutxienez, ur-harguneetarako sarbideak. Gainerako ur-harguneak aldian behin garbitzea, matxurarik ez badago: Ibardingo ur-biltegiek bina ur-hargune dituzte (4 guztira); Kaxernako ur-hargunea Matxaingo erreka batetik dator; Zalaingo ur-biltegiak lau ur-hargune ditu. Ur-biltegiak garbitzea eta estankotasun probak egitea (6 dira guztira: Zalain, Ibardin (2), Kaxerna, Mitxinborda eta Ezpondekoborda).

–Ur-hodiak. Emariak kontrolatzea eta ihesak detektatzea eta konpontzea, sarearen eraginkortasuna hobetzeko. Mantentze prebentiboa (oxidazio- eta zahartze-arazoak dituzten hodiak aldatzea). Deskargak hustea, hodiak garbitzeko. Uraren ihesak eta gastuak kontrolatzeko giltzak jartzea. Ur-sareko obrak eta konponketak gainbegiratu eta kontrolatzea, planoak eguneratzea eta aldaketak arduradunari jakinaraztea.

–Urarekin lotutako informazioa eta zerbitzuak ematea herritarrei. Aurretiaz behar den lizentzia eskuratu dutenen kasuan, ur-sarerako lotura gainbegiratzea. Ur-horniduraren inguruko eskaerei erantzutea.

–Mantentze-lan orokorren eta biomasa-galdaren arloa.

–Askotariko mantentze eta konponketa lanak egitea: iturgintza, elektrizitatea. Igeltserotza, pintura azpiegituretan eta udal-lokaletan.

–Bero-sareko eta Udaleko biomasa-galdaren mantentze-lanak egitea.

–Beste batzuk.

–Brigadari agintzen zaizkion lanetan laguntzea.

–Aipatutakoez gain, haren gain jartzen direnak, lanpostuari dagozkion ahalmen eta gaitasunekin bat etorriz gero.

1.6. Halaber, deialdi honen xedea da zerrenda bat egitea hautapen prozeduran plaza eskuratzen ez dutenekin, aldi baterako kontratatzeko, jarraikiz deialdiaren 7.2 oinarriari.

2.–Betebehar orokorrak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo langileen joan-etorri askea aplikatzen den estaturen batekoa, jarraikiz Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuei.

Parte har dezakete, era berean, espainiarren ezkontideek eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, baldin zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, baldin zuzenbidez bananduta ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea, bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

d) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, titulu hauetako bat edukitzea, edo eskuratzeko baldintzetan egotea: Batxilergoa, II. mailako Lanbide Heziketa edo horien baliokidea.

e) Eginkizun publikoak betetzeko desgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertu gabea izatea.

f) Eskatzen den euskararen jakite-maila egiaztatzen duen ziurtagiria edukitzea: C1 ahozko gaitasunean eta B2 idatzizko gaitasunean, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera. Erakunde ofizial batek emaniko ziurtagiria izanen da, edo ofizialki baliokidetzat onartutako beste titulazioren bat.

Euskara maila hori frogatzeko beste bide bat ere izanen da, hots, proba egitea Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren bidez. Hala eginez gero, proba egin nahi duten izangaiek horixe adierazi beharko dute deialdian parte hartzeko eskabide orokorrean, horretarako prestatutako tokian. Proba hori eginen da oposizioko probak hasi baino lehen.

g) Ibilgailuak gidatzeko baimena izatea, B motakoa.

2.2. Lanpostua eskuratzen duen izangaiak frogatu beharko ditu aurreko betebeharrak, deialdi honen bederatzigarren oinarriak xedatzen duen maneran eta epean. Hori guztia bete beharko da eskabideak aurkezteko epea bururatzen den egunean eta oposizio prozedura osoan, izendapen eguna arte bete ere.

3.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezten ahalko dira Berako Udalaren erregistro orokorrean (Herriko Etxeko plaza 1), egoitza elektronikoan (https://sedeelectronica.bera.eus) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako edozein baliatuz, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean, eta azken eguneko 13:30 arte. Epearen azken eguna larunbata edo baliogabea bada, hurrengo lehen egun baliodunera arte luzatuko da.

Eskaera postetxe batean aurkeztea erabakitzen bada, honako aukera hauek izanen dira:

–Bide telematikoz bidaltzea, Erregistro Birtualeko Bulegoaren bidez, destinoko Kode Digital honetara: L01312508 - Berako Udala.

–Gutun-azal irekian egitea, postetxeko langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar diezaioten eskabideari; horrez gainera, frogagiria bidali beharko da mezu elektroniko bidez, helbide honetara: bera@bera.eus. Bi baldintzak bete ezean ez da eskabidea onartuko.

Eskabideak deialdi honen I. eranskinean argitaratutako ereduari lotu behar zaizkio. Haietan izangaiek adierazi beharko dute betetzen dituztela eskatutako baldintza guztiak, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

3.2. Desgaitasuna izateagatik eta hala behar izateagatik probak egiteko denboretan eta bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek hala adierazi beharko dute eskaeran, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo denbora eta/edo bitartekoak nola doitu behar diren. Horretarako, izangaiak egokitzat jotzen duen dokumentazioa aurkez dezake, eskabidea aurkeztearekin batera, 3.4 apartatuan ezarritakoari jarraikiz.

3.3. Eskabideari agiri hauek erantsi beharko zaizkio:

a) Nortasun agiri nazionalaren (NANa) fotokopia, edo atzerritarren identifikazio zenbakiarena (AIZa).

b) Deialdi honen 2. oinarrian eskatzen diren titulazioen fotokopiak.

c) Eskatutako euskara-maila frogatzen duen agiria (C1 ahoz eta B2 idatziz).

d) Desgaitasun aitortua duten izangaiek aurkeztu beharko dute hura frogatzeko agiria, organo eskudunak emana, parte hartzeko eskabidearekin batera. Halaber, egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, azterketak egiteko denboraren edo baliabideen aldetik. Kasu horretan eskabidean bertan adierazi beharko dute, eta, horrez gainera, aparteko orri batean azaldu beharko dute zer desgaitasun duten eta zer egokitzapen eskatzen dituzten.

Puntu honetan adierazitako agiriak aurkezten ez dituztenak ez dira deialdian onartuko. Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

3.4. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.5. Eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahal dira, noiznahi.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Berako Udaleko alkateak ebazpen bat emanen du onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta Berako Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan argitaratzeko. Izangai bazterturik ez bada, alkateak zuzenean onesten ahalko du izangai onartuen behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean, izangai baztertuek –halakorik bada– erreklamazioak egin ditzakete eta beren eskabideetan egindako akatsak zuzendu, horrelakorik baldin bada, idazkia aurkezturik Berako Udaleko Erregistro Orokorrean.

4.3. Erreklamazioetarako epea amaitutakoan eta halakorik egon bada haiei erantzun ondoren, Berako Udaleko alkateak ebazpen bat emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

4.4. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela deialdian eskatutako baldintzak. Hautapen-prozesua gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean, egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta dagozkien erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio-epaimahaia.

5.1. Kalifikazio-epaimahaia honako hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: Aitor Elexpuru Egaña, Berako Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Inés R. Matxiarena Aldalur, Berako Udaleko alkateordea.

1. epaimahaikidea: M. Dolores Oyarzabal Zubieta, Berako Udaleko kontu-hartzailea.

Ordezkoa: Iñigo Urdangarín Zurutuza, Lesakako Udaleko kontu-hartzailea.

2. epaimahaikidea: Gonzaga J. Aristondo Cartagena, Udaleko arkitekto teknikoa.

Ordezkoa: Arkitekto tekniko bat, izendatzeke.

3. epaimahaikidea: Mattin Leiza Larralde, udal-agentea, Berako Udaleko langileen ordezkari gisa.

Ordezkoa: Raúl Iglesias Álvarez, kultura-koordinatzailea, Berako Udaleko langileak ordezkatuz.

4. epaimahaikidea: Miguel J. Belarra Tellechea, Berako Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: M. José Larráyoz Ariztegui, Lesakako Udaleko idazkaria.

Kalifikazio-epaimahaiko idazkari-lanak epaimahaiko kideren batek eginen ditu, eta behar diren aktak eginen ditu, epaimahaiko kide guztiek sina ditzaten.

5.2. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin badaude urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako jasotzen diren egoeretako batean (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Halaber, izangaiek mahaikideak errekusatzen ahalko dituzte inguruabar horiek gertatzen direnean, jarraikiz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluari (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Epaimahaiaren osaera aldatzen bada, abstenitzeko edo errekusatzeko ezarritako arrazoiak direla medio, horren berri emanen da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendarekin batera.

5.3. Epaimahaia eratu beharko da hautaprobak hasi baino lehen, eta, haren eraketak eta jardunak balioa izan dezaten, kide guztien gehiengo osoa bildu beharko da gutxienez.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioaz eta aplikazioaz sortzen diren gorabehera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza jasotzen ahalko du proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioa nola eginen den.

6.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduan xedaturikoarekin bat, oposizioa, gutxienez ere, deialdia argitaratu eta bi hilabeteren buruan hasiko da.

6.2. Atariko fasea: euskara proba.

Oposizioko probak hasi baino lehen, euskara proba, baztertzailea, eginen dute izangaiek, baldin ez badute agirien bidez frogatu deialdi honen oinarrietan eskatutako jakite-maila. Proba horretan, idatzizko eta ahozko ariketak eginen dira, eta horien bidez zehaztuko da izangaia gai den ala ez, C1 hizkuntza mailari ahozkoan eta B2 hizkuntza mailari idatzizkoan. Euskarabideko langileek eginen dituzte proba horiek.

6.3. Oposizioak bi proba izanen ditu. Egun desberdinetan eginen dira, eta behar bezala iragarriko dira.

6.3.1. Lehen proba: test motako galde-sorta bati erantzun beharko zaio idatziz, deialdi honen II. eranskinean ageri diren gaiei buruz. Lau aukera eskainiko dira galdera bakoitzari erantzuteko, baina bakarra izanen da zuzena. Proba egiteko ez da inolako testurik kontsultatzen ahalko, ez eta hiztegirik edo antzeko beste materialik ere. Mutur lodiko bolaluma urdina edo beltza soilik erabiltzen ahalko da. Epaimahaiak gehieneko iraupena zehaztuko du hura hasi baino lehen.

Ariketa honetan, gehienez, 40 puntu eskuratzen ahal dira. Bazterturik geldituko dira gutxienez 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

6.3.2. Bigarren proba: praktikoa izanen da, eta proba bat edo batzuk eginen dira, lanpostuaren edukiarekin eta eginkizunekin loturik.

Proba hau egiteko bi ordu izanen dira gehienez.

Proba honetan, gehienez, 60 puntu eskuratzen ahal dira. Bazterturik geldituko dira gutxienez 30 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

6.3.3. Proben atalen bat euskaraz egiten ahalko da.

6.3.4. Izangaiek oharrak kopiatzen badituzte edo bestelako iruzurrak egiten badituzte, berehalakoan baztertuko dira probetatik.

6.3.5. Gutun-azal itxien sistema erabiliko da. Ariketa bakoitza zuzendutakoan, kalifikazio-epaimahaiak egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://sedeelectronica.bera.eus) argitaratuko du kalifikazioen zerrenda eta, era berean, plikak jendaurrean irekitzeko eguna eta ordua adieraziko ditu.

Behin-behineko kalifikazio horien aurka, izangaiek alegazioak aurkezten ahalko dituzte 5 egun naturaleko epean.

6.3.6. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek agertu beharko dute aldean dutela nortasun agiri nazionala edo epaimahaiak nahikotzat jotzen duen beste identifikazio agiri bat. Oposiziotik baztertuta geldituko dira agertzen ez diren izangaiak edo aipatu agirietako baten bidez nor diren frogatzen ez dutenak.

7.–Probak gainditu dituztenen zerrenda eta epaimahaiaren proposamena.

7.1. Izangaien kalifikazioa bukatuta, epaimahaiak iragarki-taulan jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, guztira lortutako puntuazioaren araberako ordenan, eta izendapen proposamena igorriko du, puntuaziorik altuena lortzen duen izangaiaren alde.

Berdinketarik gertatuz gero, ebatziko da lehen ariketan puntuazio handiena lortu dutenen alde. Berdinduta jarraituz gero, bigarren ariketan lortutako puntuazioa hartuko da kontuan eta, azkenik, berdin jarraituz gero, jendaurreko zozketa eginen da.

7.2. Epaimahaiak, aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoren, parte-hartzaileen behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu Berako Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan, eta izangaien zerrenda alkateari igorriko dio, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik eta espediente osoarekin batera, hark behar den izendapen proposamenaren ebazpena eman dezan eta, gero, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Gainditu duten gainerako izangaiak, lortutako puntuazioaren arabera, Berako Udalaren kontratazioetarako zerrenda batean sartuko dira, Udalak ematen dituen zerbitzuetan sortzen ahal diren premiei erantzuteko kontratazioak egiteko, jarraikiz xedatuta dagoenari deialdi honen 1.6 oinarrian.

8.–Agiriak aurkeztea.

8.1. Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hogeita hamar egun naturaleko epearen barrenean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Berako Udalaren erregistro orokorrean:

a) Nortasun agiri nazionalaren (NAN) fotokopia konpultsatua, edo beste agiri bat, frogatzen dituena izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna.

b) Deialdiko lanpostua betetzeko eskatzen diren tituluen fotokopia konpultsatua.

c) Osasun ziurtagiri ofiziala, erakusten duena interesdunak ez duela akats fisikorik nahiz psikikorik edo eritasunik, eragotziko liokeenik karguaren eginkizunak betetzea.

Desgaitasunen bat alegatu duten izangaiek, gainera, aurkeztu beharko dute frogagiri bat, esaten duena desgaitasuna bateragarria dela deialdiko lanpostuarekin. Balorazio eta orientazio talde eskudunek emandakoa izan behar du.

d) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela kendua izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

e) Zin egitea edo hitzematea Nafarroako Foru Eraentza errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

8.2. Epe horretan, interesdunak agiri horiek ekartzen ez baditu, salbu behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan, ezin izanen da izendatu, eta indarrik gabe geldituko dira haren jarduketa guztiak, deusetan galarazi gabe eskabidean egindako faltsukeriagatik izan dezakeen erantzukizuna.

8.3. Aurreko apartatuan ezarritako kasuan, Alkatetzak hutsunea beteko du prozesua gainditu duten izangaien zerrendan hurrengoa den izangaiarekin, eta harekin erabiliko da aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera.

9.–Izendapena eta lanpostuaz jabetzea.

9.1. Alkatetzak, ebazpen baten bidez, Berako Udaleko mantentze-lanetako eta zerbitzu anitzetako ofizial izendatuko du aurreko oinarrian ezarritakoa betetzen duen izangaia.

9.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

9.3. Izangai izendatuak hilabeteko epea izanen du lanpostuaz jabetzeko, izendapena jakinarazten denetik hasita. Ezinbesteko kasuetan salbu, aipatu epean lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, Berako Udaleko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Halakorik gertatzen bada, 8. oinarrian xedatuari jarraituko zaio.

10.–Aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak.

10.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan xedatuarekin bat, eta deialdi honen 1.6 oinarrian ezarritakoarekin bat, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda prestatuko da, probak gainditu baina lanposturik lortu ez duten izangaiekin.

Lortutako azken puntuazioaren arabera ezarriko da zein den ordena aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan.

Esan beharra dago, administrari-lanpostua aldi baterako betetzeko izangaiei deitzeko, kontuan hartuko dela Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren zazpigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa. Xedapen horren arabera, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendetan, hiru lanpostutik lehena gordeko da %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonek betetzeko, baldin eta zerrenda horretan badaude eta dagozkien hautaprobak gainditu badituzte eta dagozkien zeregin eta eginkizunak betetzearekin bateragarria dela egiaztatzen badute.

10.2. Deitzea.

10.2.1. Zerbitzuaren beharren arabera kontratatuko dira probak gainditu dituzten izangaiak, oro har, aurretiaz banakako deiak eginik.

10.2.2. Izangaiek, azkar lokalizatuak izateko, ematen ahalko dituzte harremanetarako zenbait telefono, posta helbide edo fax-zenbaki, eta eguneraturik izan beharko dituzte.

Izangaiei dei eginen zaie zerrenda bakoitzean dagoen lehentasun ordenaren arabera. Dei bakoitzaren idatzizko oharra jasoko da, adieraziz gorabeherak, eguna eta ordua.

Izangai batekin harremanetan jartzerik ez bada, deituko zaio zerrendan hurrengoa denari, harik eta eskaintzen den lanpostua bete arte. Izangaiekin harremanetan jartzerik izan ez bada, izangai horiek zerrendan zuten postuari eutsiko diote.

10.3. Uko egiteak.

10.3.1. Izangairen batek eskaini zaion lanpostuari uko egiten baldin badio, zerrendaren bukaerara pasako da, honako egoera hauetakoren batean dagoela frogatu ezean:

a) Horretara behartua egotea, indarrean dagoen izendapen, kontratu administratibo edo lan kontratu batengatik.

b) Baja-egoeran egotea, gaixotasun baten ondorioz.

c) Kargu politiko baterako edo ordezkaritza kargu baterako izendatua edo hautatua izatea, eta, horren ondorioz, bere eginkizunetan aritzeko bateraezintasuna izatea, administrazio publiko batean izendapen libreko postu batean aritzeko aukeratua izatea, edo Gorte Nagusiek edo parlamentu autonomiko batek aukeratua izatea konstituzio organoetan parte hartzeko edo ganbera batek hautatu beharreko beste postu batean aritzeko.

d) Ezkontzearen edo bikote egonkor izatearen ondorioz dagokion lizentzia gozatzen ari direnean, arau honekin bat: otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen erregelamendua onesten duena.

e) Otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretuan ezarritako epean bigarren gradura arteko odol edo ezkontza bidezko ahaideren bat hiltzen denean edo gaixotasun larriren bat duenean.

f) Amatasun, aitatasun edo adopzio zein harrera kasuetan, otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretuan ezarritako epean.

g) Hiru urtetik beherako haur bat zaintzea, edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian egotea.

h) Legezko zaintza dela eta, zuzenean zaintzea desgaitasun fisikoa, psikikoa edo sentsoriala duen pertsona bat, %33ko edo hortik gorako minusbalioa duena, eta lan ordaindurik ez duena. Hori frogatzeko, egoki diren frogagiriak aurkeztu beharko ditu.

i) Bere kargura izatea bigarren gradura arteko odol edo ezkontza bidezko ahaideren bat, bere kasa bizitzeko gauza ez dena adinagatik (65 urtetik gorakoa), istripuagatik edo gaixotasunagatik, eta lan ordaindurik egiten ez duena. Hori frogatzeko, egoki diren frogagiriak aurkeztu beharko ditu.

j) Izangaiak hala erabakitzen duenean, urtebetez genero indarkeriaren biktima izatearen ondorioz.

k) Erakunde ofizial baten beka bat jaso izana.

10.3.2. Aurreko apartatuan adierazitako egoeretako batean dauden izangaiek edo pareko egoeretan daudenek (kontratazio arloan eskumena duen organoak baloratuko du egoera hori) hamar egun balioduneko epea izanen dute, onartu gabeko lanpostua eskaintzen zaien egunetik hasita, hori agiriekin eta modu frogagarrian egiaztatzeko. Hala bada, zerrendan zuten toki berean jarraituko dute.

10.3.3. Arestian aipatutako kasuetan, izangaiek jakinarazi beharko dute noiz dauden berriz zerbitzurako prest. Horretarako, agiriak aurkeztuko dituzte, adierazten dutenak noiz bukatu den uko egitea ekarri zuen egoera. Komunikazio hori egiten ez den bitartean, ez zaie lanposturik eskainiko.

Alegatutako egoera frogatzen ez badu horretarako ematen zaion epean, ulertuko da eskainitako kontratuari uko egiten diola, bidezko arrazoirik gabe, deiaren egunetik hasita.

Era berean, hautagaiak edozein unetan jakinarazi ahalko dio Berako Udalari prestasunik ez izateko edozein kausatan dagoela, eta jakinarazpena egiten den unean egiaztatu beharko du.

10.4. Zerrendatik kanporatzea.

10.4.1. Deia eragin duen zerrendatik kanpo geratuko dira honako egoera hauetakoren batean dauden izangaiak:

a) Betebehar orokorrak eta titulazioari lotutakoak ez betetzea, ezta lanpostuan aritzeko beharrezkotzat jotzen diren gainerako baldintzak ere.

b) Lanbidean jarduteko edo eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua izatea, edo edozein administrazio publikotatik diziplinako espediente baten bidez kendua izatea, egoera horrek irauten duen bitartean.

10.4.2. Honako hau izanen da zerrendatik kanporatzeko prozedura:

Kanporatzeko kausaren bat dagoela jakinez gero, kasuan-kasuan eskumena duen organoak aginduzko txostena eginen du, eta, 10 eguneko entzutea eman ondoren, bidezkoa denean, izangaia kanporatzeko proposamena eginen dio Berako alkateari.

Alkateak izangaiak kanporatzeko ebazpen bat emanen du, aurreko apartatuetan ezarritako arrazoiekin bat. Kanporatzeko ebazpena interesdunari jakinaraziko zaio, gehienez ere 10 eguneko epean, eta espresuki adieraziko zaio kanporatzearen arrazoia.

Kanporatzeko prozedura izapidetu bitartean, ulertuko da pertsona ez dagoela kontratatzeko moduan.

10.4.3. Honako hauetakoren bat egin duten izangaiek zerrendan zeukaten tokia galdu eta zerrendetako azken tokira igaroko dira:

a) Uko egitea, justifikatu gabe, eskainitako lanpostuari edo bi lan-eskaintzari.

b) Dei egin eta lanpostua onartu ondotik, kontratua ez sinatzea.

c) Sinatutako kontratuari uko egitea.

d) Kontratatzeko deitzea eta ezinezkoa izatea izangaiarekin harremanetan jartzea hark emandako bitartekoen bidez, gutxienez 6 aldiz saiatuta 2 hilabeteko epean.

11.–Datuen babesa.

Datuen tratamenduaren arduraduna: Berako Udala.

Datuak babesteko ordezkaria: dpd@bera.eus.

Helburua: langileak hautatzea eta deialdiko lanpostua betetzea.

Oinarri juridikoa: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena.

Datuak kontserbatuko diren denbora: datuak edukiko dira aipatutako helburua betetzeko behar den denboran, eta gordeko dira Udalak haien tratamenduaren ondoriozko erantzukizuna izan dezakeen bitartean. Bestalde, bete beharko dira apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legean ezarritako kontserbazio arauak (Artxiboei eta Dokumentuei buruzko Foru Legea).

Datuen hartzaileak: datuak epaileei nahiz auzitegiei lagatzen ahalko zaizkie, indarreko legeria betez, eta Udalaren web-orrian eta iragarki-tauletan emanen dira argitara, deialdian adierazi bezala.

Eskubideak: interesdunek eskubidea dute beren datuak ikusteko, akatsik baldin badago haiek zuzentzeko, bai eta, lehenbiziko apartatuan adierazitako helbidera joz, haiek ezerezteko ere.

Halaber, interesdunek erreklamazioa aurkezten ahal dute Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, eskaera idazki bat bidaliz haren helbidera (Jorge Juan kalea 6, 28001 Madril), edo egoitza elektroniko honetara: www.agpd.es.

12.–Errekurtsoak.

Deialdi honen, deialdiaren oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, alkateari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Beran, 2024ko abuztuaren 13an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

I. ERANSKINA.–DEIALDIAN PARTE HARTZEKO ESKABIDEA

Oposizio, Berako Udalaren zerbitzuko mantentze-lanetako eta zerbitzu anitzetako ofizialaren lanpostu bat betetzeko, funtzionarioen araubidean

I.–Hautapen-prozesua:

Deialdia egiten duen erakundea: Berako Udala.

Lanpostuaren izena: mantentze-lanetako eta zerbitzu anitzetako ofiziala.

II.–Datu pertsonalak:

Deiturak eta izena: ................................................................................................................................

Helbidea: ..........................................................................................................................................

1. telefonoa: .......................................................... 2. telefonoa: ..........................................................

Posta elektronikoko helbidea: ................................................................................................................

–Bitarteko elektronikoak: jakinarazpen telematikoa: BAI/EZ

–Adierazitako posta-helbidean jakinaraztea: BAI/EZ

Bitarteko elektronikoak aukeratzen badituzu, bide hori erabiliko da eskabide honekin lotutako edozein komunikazio edo jakinarazpen egiteko, eta jakinarazpenak behar bezala egintzat joko dira eta behar diren ondorioak izanen dituzte, harik eta berariaz jakinarazten duzun arte jakinarazpenak posta-helbidearen bidez egitea nahi duzula.

III.–Aditzera ematen dut:

DESGAITASUNA:

BADUT / EZ DUT aitortua desgaitasun bat, honako maila honetakoa: %...................(e)koa, eta desgaitasunaren ziurtagiria aurkezten dut. eta desgaitasunaren ziurtagiria aurkezten dut.

EUSKARAREN JAKITE-MAILA FROGATZEA:

Titulua erantsi da.

Ezin dut aurkeztu euskararen jakite-maila frogatzen duen agiririk, eta, bete beharreko baldintza izanik, konpromisoa hartzen dut Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak eginen dituen egiaztatze probetara aurkezteko.

Horiek horrela, ADITZERA EMATEN DUT:

1. Betetzen ditudala deialdiaren oinarrietan hautapen-prozesuan parte hartzeko eskatzen diren baldintzak guztiak.

2. Ez nagoela kondenatua dolozko delitu bat dela kausa, ez eta administrazio publiko baten zerbitzutik kendua ere, eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoetan aritzeko.

3. Ez dudala indarreko xedapenetan ezarritako desgaitasun edo bateraezintasunerako berariazko kausarik.

4. Eskabide honi deialdiaren 3.3 oinarrian eskatzen diren agiriak eransten dizkiodala.

Horrenbestez,

ESKATZEN DUT eskabide honetan aipatzen den deialdian onar nazatela.

Eguna eta sinadura

Adierazpenaren egileak baimena ematen dio toki erakundeari, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat etorriz, espedientean eta izapideetan jasota dauden bere datuak trata daitezen, fitxategi automatizatu batean sartzeko, fitxategi horren helburua baita datu pertsonal horiek sartzen dituzten organoei erraztea dagozkien kudeaketa, egiaztapen eta jarraipen prozedurak kontrolatzeko eta hobetzeko jarduketak; eta badaki, aipatu lege organikoan xedatutakoaren arabera, toki erakundearengana jo dezakeela datu horietan sartzeko, haiek zuzentzeko, haiek ezerezteko, eta haien tratamenduaren aurka egiteko eskubideak erabiltzeko, idatziz, eskatzailearen nortasunaren fede ematen duen frogarekin, eta erreferentzia gisa "Datuen babesa" paraturik.

II. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

1. gaia.–Ur-hornidura: ur-biltegiak eta sareak. Sarearen osagaiak. Balbula motak, kloragailuak eta neurtu eta kontrolatzeko elementuak. Mantentze-irizpideak. Berako hornidura-sarea (ur-harguneak eta ur-biltegiak).

2. gaia.–Saneamendu sareak. Sare motak, materialak, eta kolektoreen eta erregistro-elementuen ezaugarriak. Mantentze-irizpideak.

3. gaia.–Iturgintza eta berokuntza eraikinetan. Tresna sanitarioak, txorrotak, zisternak, sifoiak, berokuntza zirkuituak, zirkuituak betetzea eta purgatzea, galdara gelak eta horien osagai bereziak. Energia aurrezpenaren kontzeptua eta ingurumen arloko kontzeptuak.

4. gaia.–Igeltserotza. Produktu, tresna eta materialak ezagutzea eta oinarrizko mailan erabiltzea. Obretako seinaleak. Eraikinen kontserbazioa, zuinketa, eta konponketa txikiak espazio publikoko elementuetan.

5. gaia.–Elektrizitatea. Elektrikariaren oinarrizko tresnak ezagutu, erabili eta mantentzea (polimetroa, bihurkinak, guraizeak, aliketak...). Eraikinetako banaketa-koadroak (potentzia kontrolatzeko etengailua, magnetotermikoak, diferentzialak, kontaktoreak...). Hots egiteko zirkuituak (sakagailuak, txirrinak). Indar-zirkuituak (etengailuak, kommutadoreak, entxufe oinak (lur-konexiodunak zein gabekoak), lanparak). Argi-zirkuituak. lanparak eta ekipoak (pitzarazgailuak, erreaktantziak, lanpara fluoreszenteak). Presentzia-detektagailuak eta luxmetroak. Zirkuitu bereziak (alarmak, larrialdiko argiak). Telefonia. Segurtasun arauak. Konpontze lanetan hartu beharreko arreta-neurriak.

6. gaia.–Mekanika / metal arotzeria. Mekanikako oinarrizko erremintak ezagutu, erabili eta mantentzea (mailuak, bihurkinak, hainbat motatako giltzak, zerrak, zulagailu eramangarria...). Sarrailagintzako oinarrizko lanak (ate-leihoak doitzea, sarrailak eta sarraila-zilindroak, metalezko altzarien mantentze-lanak). Segurtasun arauak. Konpontze lanetan hartu beharreko arreta-neurriak.

7. gaia.–Zurgintza. Zurgintzako oinarrizko erremintak ezagutu, erabili eta mantentzea (mailuak, zerrak, trintxak, daratulu elektrikoa eta beste batzuk, hala nola lixak, kolak...). Zurgintzako oinarrizko lanak (ate-leihoak doitzea; pertsianak eta beirak). Pertsianak: motak, mantentze-lanak eta konponketa. Segurtasun arauak. Konpontze lanetan hartu beharreko arreta-neurriak.

8. gaia.–Pintura eta estaldurak. Pinturako oinarrizko erremintak ezagutu, erabili eta mantentzea. Pintura mantentzeko oinarrizko lanak. Pintura-produktuak aplikatzeko oinarrizko ezagutzak. Segurtasun arauak. Pintura lanetan hartu beharreko arreta-neurriak.

9. gaia.–Soldadura. Kontzeptu orokorrak eta oinarrizko lanak.

10. gaia.–Laneko arriskuen prebentzioa. Zereginen eta lanen arriskuak detektatu eta ebaluatzea. Banakako eta taldeko babes baliabideak.

11. gaia.–Informatikari buruzko oinarrizko ezagutzak. Hardwarea, softwarea, memoriak, disko gogorra, atakak, sistema eragilea, Internet eta posta elektronikoa, segurtasun informatikoa.

12. gaia.–Planoen interpretazioa.

13. gaia.–Sistemen grafikoak eta datuak interpretatzea / telekontroleko plataformak.

14. gaia.–Berako geografia (mendiak, ibaiak...). Berako mugak. Berako kaleen, auzoen eta baserrien izenak.

Iragarkiaren kodea: L2412118