1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA: 2030 Horizontea-Nafarroako Energia Planaren eta haren ingurumen azterketa estrategikoa eguneratzea.
Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 21. artikuluan ezarritakoaren arabera, jendaurrean jartzen da espediente hau:
–Azalpena: 2030 Horizontea-Nafarroako Energia Planaren eta haren ingurumen azterketa estrategikoa eguneratzea.
–Xedea: 2030 Horizontea-Nafarroako Energia Plana eta haren ingurumen azterketa estrategiko eguneratuen hasierako bertsioa jendaurrean jartzea, ingurumen adierazpen estrategikoa egiteko helburuarekin, ingurumen ebaluazio estrategikoaren prozedurari jarraituz.
–Eskatzailea: Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua.
–Plana onartzeko eskumena duen organoa: Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusia.
Espedientea jendaurrean jarriko da Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 4. solairua, 31005 Iruña), kontsultak egin ahal izateko. Dokumentazioa esteka honetan ere aztertzen ahalko da:
https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/ingurumen-azterketa-pen-2030-eguneratzea
Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira 45 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edozein erregistro-bulegotan, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako beste edozein bide erabiliz. Behar bezala jasotzeko, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Energia Planaren eta Europako Proiektuen Atalera jo beharko dute, espedientea aipatuta.
Iruñean, 2024ko abuztuaren 9an.–Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuko zuzendaria, Esperanza Aristu Pérez de Larraya.
Iragarkiaren kodea: F2412033