1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA: "Valle H2V Navarra" haize-parkea, Oibar eta Zangozako udal-mugarteetan, eta "Valle H2V Navarra" eguzki-instalazio fotovoltaikoa, Zangozako udal-mugartean. Espedientearen kodea: 1384-5607-CE.
Proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren azterketak jendaurrean jarri ziren Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia paratuta (2023ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 30ekoa), bete beharrez Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan xedatuta dagoena, bai eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan xedatuta dagoena ere (errege-dekretu horren bidez arautzen da argindarra garraiatu, banatu, merkaturatu eta hornitzeko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedura).
Sustatzaileak zenbait aldaketa egin ditu, izapidetzeko aldian ezarritako baldintzak betetzeko, eta, ondorio berberetarako, bigarrenez jarri da jendaurrean honako hau:
–Xedea: jendaurrean jartzea proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren azterketak, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta izapidetzea abiarazteko, eta aurretiazko administrazio baimenak eta eraikitzeko administrazio baimenak lortzeko.
–Instalazioen deskribapena: "Valle H2V Navarra" haize-parkea, soberakinik gabeko autokontsumorako eta 21 MW-eko potentzia instalatua duena, 3 haize-sorgailuz osatua; eta "Valle H2V Navarra" eguzki-instalazio fotovoltaikoa, soberakinik gabeko autokontsumorako eta 25,025 MW-eko potentzia instalatua duena; eta beren transformazio eta ebakuazio azpiegiturak.
–Eskatzailea: Acciona Proyectos Renovables para Hidrógeno SLU.
–Organo eskuduna: Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusia.
Dokumentazioa jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, 31005 Iruña), kontsultak egin ahal izateko. Dokumentazioa esteka honetan ere aztertzen ahalko da:
https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/valle-h2v-navarra-aldatua-espediente-1384-5607-ce
Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edozein erregistro-bulegotan, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako beste edozein bide erabiliz. Behar bezala jaso daitezen, Azpiegitura Energetikoen Atalari zuzendu behar zaizkio (Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua), espediente kodea adierazita.
Iruñean, 2024ko uztailaren 22an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.
Iragarkiaren kodea: F2411626