179. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa, honako honetan: ordenantza, hiriko ingurumena babestu dadin zaraten eta bibrazioen kontra. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2024ko maiatzaren 27an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea honako honetan: ordenantza, hiriko ingurumena babestu dadin zaraten eta bibrazioen kontra. Hain zuzen, artikulu hauek aldatzen dira:

–20.2 artikulua.

–20.8. artikulua. c) apartatua.

Iragarkia 2024ko 120. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 11n, eta jendaurreko epean inork ez duenez erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat jotzen da, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Erabaki honen kontra paratzen ahal da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, egoitza Iruñean baitu, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) eta 46. artikuluei (lege horrek arautzen du administrazioarekiko auzien jurisdikzioa).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2024ko abuztuaren 21ean.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

ALDAKETA, HONAKO HONETAN: UDAL-ORDENANTZA, HIRIKO INGURUMENA BABESTU DADIN ZARATEN ETA BIBRAZIOEN KONTRA

20.2. artikulua.

Akustikoki asetako eremu dira 11. artikuluan ezarritako muga-balioak gainditzen dituztenak 10 dBA baino gehiagoan, nahiz eta jarduerek bete, banaka, arautegi honetako maila.

20.8. artikulua. c) apartatua.

Prozedurari ekin ondotik, txosten tekniko bat eginen da, frogatzen duena ordenantza honen 11. artikuluko balioak gainditzen direla 10 dBA baino gehiagoan.

Iragarkiaren kodea: L2412262