2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Osasun zentroa
Aditzera ematen da ondotik zehazten diren espedienteak jendaurrean egonen direla udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua). Interesdunek eskura izanen dituzte eskaera horiek udal bulegoetan (Armada etorbidea 2, 5. solairua).
Espedientea: 2024-2084.
Titularra: Arteaga Galobardes Diana María eta San Miguel Pascual Francisco Javier.
Jarduera: osasun zentroa.
Tokia: Larrabide kalea 3, beheko solairua, Iruña.
Iruñean, 2024ko abuztuaren 21ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2412266