2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NABAZKO KONTZEJUA
1/2024 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Nabazko Kontzejuko Batzarrak, 2024ko abuztuaren 19an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1/2024 aurrekontu-aldaketa.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek hura azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
Nabatzen (Txulapain), 2024ko abuztuaren 22an.–Kontzejuko burua, Juan Miguel Ollo Idoate.
Iragarkiaren kodea: L2412491