179. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea beste behin

Milagroko balorazio txostena berrikusteko eratu zen batzorde mistoak, 2024ko abuztuaren 28an egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:

–Milagroko Udalak egindako balorazio txostenaren proiektua aldatzea.

–Jendaurreko informazioaren izapide berria egitea, azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluari jarraikiz (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Lege).

Ikusi da Nafarroako Aldizkarian Ofizialean (176. zk., 2024ko abuztuaren 24koa) eta Udalaren web orrian eta egoitza elektronikoan balorazio txostenaren proiektuari buruz argitaratutako agiriak ez duela jasotzen batzorde mistoak adostutako aldaketa. Hortaz, agiri osoa beste behin jartzen da jendaurrean.

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, web-orrian (https://milagro.es/) eta Milagroko Udalaren gardentasun atarian (https://milagro.sedelectronica.es/transparency/), bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Milagron, 2024ko abuztuaren 29an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2412668