179. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

7/2024 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2024ko abuztuaren 20an egindako bilkura berezian, gehiengo soilez erabaki zuen hasiera batez onestea espediente bat, 7/2024 aurrekontu-aldaketa egiteko, 2024ko ekitaldirako onetsitako aurrekontu orokor eta bakarrean, ordaindu daitezen Adobería/Lechuga kalean aurri-egoeran dauden eraikinak botatzeko gastuak. 160.000,00 euroko zenbatekoa da, eta kreditu-gehigarri baten bidez ordainduko da, zeina finantzatuko baita gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez.

Espedientea udal Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten, eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak. Hori dena, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea –Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea–).

Epe hori iragaten bada alegaziorik jaso gabe, behin betikoa bilakatuko da 7/2024 aurrekontu-aldaketa, eta argitaratu eginen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Mendabian, 2024ko abuztuaren 22an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2412493