2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITURMENDI
Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa
Iturmendiko Udalak enkante publikoa eginen du, gutun-azal itxien bidez, baso-aprobetxamendu bat adjudikatzeko. Horretarako, baimena eman dio Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko zuzendariak, otsailaren 6ko 45/2024 Ebazpenaren bitartez (ebazpen horren bidez onesten da aprobetxamenduei eta hobekuntzei buruzko urteko plana, 2023-2024 urterako, Iturmendiko Udalaren herri-basoei dagokienez). Baso-aprobetxamenduak hiru lote ditu:
–1. lotea. 1604 pago, honako toki hauetan: Berreona, Berreonako zulo, Txorierreka eta Argiñaroz. Guztira, 676,6 m³ zur dira, eta 1719,5 m³ enbor txiki.
Prezioa: 43.280,78 euro, gehi dagokion BEZa (%12).
–2. lotea. 1757 pago, honako toki hauetan: Maugiaburu, Pagozabal eta Iradi. Guztira, 1202,4 m³ zur dira, eta 2145,8 m³ enbor txiki.
Prezioa: 87.237 euro, gehi dagokion BEZa (%12).
–3. lotea. 5573 pago, honako toki hauetan: Bargea, Galtzagata, Nartonta, Malkorrazpia, Malkorra, Angiturrieta eta Tufazuri. Guztira, 0,00 m³ zur dira, eta 1701,85 m³ enbor txiki.
Prezioa: 8.508,82 euro, gehi dagokion BEZa (%12).
Hasierako prezioa: 139.026,91 euro (BEZik gabe).
–Behin-behineko fidantza: kontratuaren balio zenbatetsiaren %2.
–Baldintza-agiria interesdunen eskura dago, udaletxeko bulegoetan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian.
–Enkantearen behin-behineko adjudikazioaren emaitza geldituko da sesta emateko epea iragatearen menpe, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 229.6 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Enkantean parte hartzeko proposamenak gutun-azal itxian aurkeztu behar dira, Iturmendiko Udalaren bulegoetan (Arrano Beltza 1) edo, bestela, proposamenak aurkeztu daitezke Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean adierazitako tokietako batean (16.4 artikuluan adierazitako batean). Proposamenak 20 egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, iragarki hau Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratu eta biharamunetik hasita, azkeneko eguneko 14:00ak baino lehenago.
Iturmendiko Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratuko da proposamenak zer toki, egun eta ordutan irekiko diren.
Iturmendin, 2024ko abuztuaren 21ean.–Alkatea, Kai Galartza Cervera.
Iragarkiaren kodea: L2412487