2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARRALDA
2024ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena
2024ko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 23an, 2024ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluak arau beraren 18. artikuluari dagokionez xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
1/2024 AURREKONTU-ALDAKETA
Gastu-partida:
1-342006320000 "Trinketeko obrak", 110.000,00 euro.
Finantzaketa: aparteko kreditua, honako partida hauetatik:
1-7508005 "Nafarroako Gobernua: trinketerako dirulaguntza", 100.000,00 euro.
1-7820000 "Auñamendi pilota-eskola", 10.000,00 euro.
2/2024 AURREKONTU-ALDAKETA
Aurrekontu-aldaketa hau diru-sarreren bidezko kreditua, 9.041,51 eurokoa, sortzeari dagokio, honako aurrekontu-aplikazio honetan:
Sarrera-partida:
1 7503001: Nafarroako Gobernua: inbertsioa eskola-kontzentrazioan.
Partidaren hasierako aurreikuspena: 16.000 euro.
Aldaketa: 9.041,051 euro.
Partidaren behin betiko aurreikuspena: 25.041,51 euro.
Gastu-partida:
1 32320 6820000: Inbertsioa eskola-kontzentrazioan
Partidaren hasierako aurreikuspena: 20.000 euro.
Aldaketa: 9.041,051 euro.
Partidaren behin betiko aurreikuspena: 29.041,51 euro.
Garraldan, 2024ko abuztuaren 19an.–Alkatea, Begoña Munárriz Guezala.
Iragarkiaren kodea: L2412157