179. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

Udal baliabideen erabilera arautzen duen udal ordenantza. Hasierako onespena

Beteluko Udalak, 2024ko uztailaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal baliabideen erabilera arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek hura aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Erregelamenduzko epean erreklamaziorik aurkeztu ezean behin betikoz onetsitzat joko da ordenantza.

Betelun, 2024ko abuztuaren 20an.–Alkatea, Lorenzo Zubillaga Goicoechea.

Iragarkiaren kodea: L2412238