2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ASTITZ
Usategien enkantea
Ahozko posturen bidezko enkante publikoa eginen da, 11 usategi, 1.etik 11.era bitartekoak, biak barne, errentan emateko, uso migratzailea ohiko moduan harrapatzeko 2024-2025eko denboraldian, NA-10528 matrikulako ehiza barrutian, Astizko kontzeju-mugartean.
Heldu den irailaren 21ean eginen da enkantea, eguerdiko 12:00etan, Astizko Kontzejuaren aretoan.
Enkante honetan adjudikatzen ez diren usategietarako, beste enkante bat eginen da irailaren 28an, toki eta ordu beretan, %10 merkeago. Bigarren horretan adjudikatzen ez diren usategietarako, berriz, hirugarren enkantea eginen da, bigarrenaren ondotik eta %20 merkeago.
Hasierako prezioak, gora jotzeko edo hobetzeko posturak eta abar baldintza-agirian daude ikusgai, aztertu nahi dituenaren eskura, Astizko Kontzejuko Alkatetza aretoan.
Astitzen (Larraun), 2024ko abuztuaren 22an.–Kontzejuburua, Jose María Azpirotz Satrustegi.
Iragarkiaren kodea: L2412485