2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AIZPURGIKO KONTZEJUA
Ordenantza, Ur-banaketaren tasa arautzen duena. Hasierako onespena
Aizpurgiko Kontzejuak, 2024ko otsailaren 10eko osoko bilkuran, onetsi zuen ordenantza bat egitea, tasa bat arautu dadin, kontsumorako ur-banaketarengatik.
Espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai 30 egun naturalean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten, eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien alegazioak. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Aizpurgin, 2024ko abuztuaren 23a.–Kontzejuburua, Pedro Fernández Contreras.
Iragarkiaren kodea: L2412516