1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
79/2024 FORU AGINDUA, abuztuaren 21ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin-behinean onesten duena "Sunbillako iparraldean erdi lotunea eraikitzeko proiektua, N-121-A errepideko 51+000 kilometro-puntuan" izeneko proiektua.
Proiektuaren xedea da N-121-A errepideko 51+000 kilometro-puntuan dagoen bidegurutzea aldatzea, eta egungo biribilgune zatituaren ordez erdi lotune bat jartzea, bertan gertatzen diren mugimenduen ibilbideen gurutzaketak maila desberdinetan egin daitezen. Horretarako, NA-1210 errepideari jarraipena emanen zaio N-121-A errepidearen azpitik, egitura berri baten bidez.
Jarduketa hori Lurralde Kohesiorako Departamentua egiten ari den jarduketa multzoaren parte da; izan ere, N-121-A errepidea 2+1 motako errepide bihurtu nahi da, zirkulazioaren segurtasuna eta arintasuna areagotzeko.
Proiektua jendaurrean jartzeko erredaktatu den dokumentuan jaso egin dira Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legeak eskatutako agiriak.
Horrenbestez, bat etorriz Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak txostenean jaso eta proposatu duenarekin, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuak xedatzen duenarekin,
AGINTZEN DUT:
1. Behin-behinean onestea "Sunbillako iparraldean erdi lotunea eraikitzeko proiektua, N-121-A errepideko 51+000 kilometro-puntuan" izeneko proiektua.
2. Hasiera ematea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedienteari. Ondasun eta eskubide horien zerrenda eranskinean jaso da.
3. Proiektua jendaurrean jartzea hilabetez, bai proiektuaren eduki teknikoari dagokionez, bai lurrak okupatu beharrari dagokionez, desjabetzearen ondorioetarako. Epe horretan, egokitzat jotzen diren ohar edo alegazioak egiten ahalko dira, idatziz. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Lurralde Kohesiorako Departamentuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren web-orrian eta Sunbillako udaletxean.
4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web-orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.
5. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari eta Sunbillako Udalari, eta azken hori premiatzea udaletxeko iragarki-taulan argitara dezan.
Iruñean, 2024ko abuztuaren 21ean.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.
ERANSKINA.–TRAZADURA PROIEKTUA. SUNBILLAKO IPARRALDEAN ERDI LOTUNEA ERAIKITZEKO PROIEKTUA, N-121-A ERREPIDEKO 51+000 KILOMETRO-PUNTUAN
Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza
FINKA ZK. | JABEA | AZALERA DESJ. m² | KATASTROKO DATUAK |
POL. | LURZ. | LUR MOTA |
SUNBILLAKO UDAL-MUGARTEA |
SU-01 | ALZURI BERTIZ,FRANCISCO | 531,98 | 2 | 94A | Pinudia |
SU-02 | PACO ALTZURI SL | 696,75 | 2 | 95A | Larreak |
SU-03 | PACO ALTZURI SL | 503,66 | 2 | 159A | Larreak |
SU-04 | PACO ALTZURI SL | 328,54 | 2 | 541A | Larreak |
SU-05 | IRAZOQUI MANTEROLA, FERNANDO | 33,12 | 2 | 161A | Belardia |
IRAZOQUI MANTEROLA, FERNANDO | 98,72 | 2 | 161D | Larreak |
SU-06 | IRAZOQUI MANTEROLA, FERNANDO | 7,99 | 2 | 473A | Belardia |
SU-07 | APEZTEGUIA VERTIZ, MARIA ISABEL | 16,85 | 2 | 160B | Hariztia |
APEZTEGUIA VERTIZ, JOSE ANTONIO | 16,85 | 2 | 160B | Hariztia |
APEZTEGUIA VERTIZ, JOSE | 16,85 | 2 | 160B | Hariztia |
APEZTEGUIA VERTIZ, MARIA LOURDES | 16,85 | 2 | 160B | Hariztia |
APEZTEGUIA VERTIZ, MARIA ISABEL | 0,33 | 2 | 160A | |
APEZTEGUIA VERTIZ, JOSE ANTONIO | 0,33 | 2 | 160A | |
APEZTEGUIA VERTIZ, JOSE | 0,33 | 2 | 160A | |
APEZTEGUIA VERTIZ, MARIA LOURDES | 0,33 | 2 | 160A | |
Iragarkiaren kodea: F2412255