178. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTZIN

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Alkatetzaren 2024ko abuztuaren 15eko 2024-0052 Ebazpenaren bidez, alkateak Eukeni Fernández Garrido zinegotziaren esku utzi du heldu den 2024ko urriaren 13an udal bulegoetan ezkontza zibila egiteko eskudantzia.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluarekin (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea) eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2. artikuluarekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

Antzinen, 2024ko abuztuaren 19an.–Alkatea, María Lourdes Ibáñez Sanz.

Iragarkiaren kodea: L2412158