178. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Alkatetzaren eskuordetzea ezeztatzea

Alkateak, uztailaren 19ko 2387/2024 Ebazpenaren bidez, Anichu Agüera Angulo hirugarren alkateordearen esku utzi zituen alkatetzaren eginkizunak, abuztuaren 26tik irailaren 1era, biak barne. Dena den, eskuordetze hori ezeztatu da alkatetzaren abuztuaren 19ko 2346/2024 Ebazpenaren bidez.

Argitara ematen da, bete dadin azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikulua eta harekin bat datozenak (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

Tuteran, 2024ko abuztuaren 21ean.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2412230