2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIÁN
Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko
Abuztuaren 19ko 355/2024 Ebazpenaren bidez, alkate udalburuak José Luis Alcalde Echarri zinegotziaren esku utzi du abuztuaren 19an ospatzekoa den ezkontza zibila egiteko ahalmena.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, jarraikiz Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluari (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez).
San Adrianen, 2024ko abuztuaren 19an.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2412177