178. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Alkateordea izendatzea

Otsagabiko Udaleko alkate udalburuak honako ebazpen hau eman du:

67/2024 Ebazpena, abuztuaren 5ekoa, Otsagabiko alkate udalburu Mikel Aoiz Iriartek eman duena, zeinaren bidez Clara Goyeneche Azcoiti izendatzen baita bigarren alkateorde.

Alkateordeei dagokie alkatea ordeztea haren egiteko guztietan, izendapenaren araberako hurrenkeran, hura dagoenean kanpoan, eri edo bere eginkizunetan aritzeko ezindua, edo Alkatetza hutsik gelditzen denean, harik eta alkate berria bere karguaz jabetzen den arte. Kanpoan, eri edo bere eginkizunetan aritzeko ezindua dagoenean, alkatearen eginkizunak ezin izanen ditu hartu dagokion alkateordeak, baldin berariaz eskuordetzen ez bazaizkio. Alkatea udal-mugartetik kanpora badago 24 orduz baino gehiago, eskuordetzarik egin gabe, edo ustekabeko arrazoi batengatik ezin izan badu eskuordetzarik egin, alkateordeak edo dagokionak ordeztuko du eginkizun guztietan, eta horren berri eman behar die Osoko Bilkurako gainerakoei.

Era berean, bilkuretako aztergai batean esku hartu behar ez duenean, dagokion alkateordeak zuzenean ordeztuko du bilkurako burutzan.

Ikusirik azaroaren 28ko 2568/86 Errege Dekretuaren 46. artikulua, ezartzen baitu alkate udalburuak libreki izendatuko dituela alkateordeak (aipatutako errege dekretuaren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua),

EBAZTEN DUT:

1. Clara Goyeneche Azcoiti izendatzea Otsagabiko Udaleko bigarren alkateorde.

2. Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpena interesdunari igortzea.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Otsagabian, 2024ko abuztuaren 9an.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2412190