2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MIRANDA ARGA
Montebajoagro SL udal merkataritza-sozietatea eratzeko memoria onestea
Miranda Argako Udalak, 2024ko abuztuaren 13an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen onestea "Montebajoagro SL" deritzon udal merkataritza-sozietatea eratzeko memoria, bai eta sozietate horren estatutuak ere. Helburua da udal ondarearen parte den finka bat ustiatzea nekazaritzarako.
Dagokion espedientea jendaurrean jartzen da hilabetez, aldez aurretik iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, bizilagunek eta interesdunek aztertu dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Argitara dadila agindu da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Miranda Argan, 2024ko abuztuaren 16an.–Alkatea, Maria Pilar Ibero Pérez.
Iragarkiaren kodea: L2412147