2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LUKIN
2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Jendaurreko epea iragan baita inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da 2024ko udal aurrekontua, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2023ko 260. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 18an.
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 89.990,00 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 2.000,00 euro.
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 28.000,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 80.533,32 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 12,661,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 19.087,20 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 232.271,52 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria gastuak: 51.760,00 euro.
2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 77.430,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 29.251,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 73830,52 euro.
Gastuak, guztira: 232.271,52 euro.
Lukinen, 2024ko abuztuaren 14an.–Alkatea, Javier Martínez Giralda.
Iragarkiaren kodea: L2412123