2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Udalerritik kanpo egonen naizenez 2024ko abuztuaren 21etik 28ra, biak barne, bidezkoa da eskudantziak eskuordetzea. Beraz, jarraikiz Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduari, zehazki 47. artikuluari,
EBAZTEN DUT:
1. Lehenbizikoa.–Edorta Beltzunegi Lopez lehen alkateordearen esku uztea Alkatetzari berez dagozkion eskudantzia guztiak, 2024ko abuztuaren 21etik 28ra bitartean, biak barne.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Uharten, 2024ko abuztuaren 20an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2412252