178. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Antsoaingo Udalak, 2024ko maiatzaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hastea Antsoaingo udal-mugarteko balorazio txostenaren berrikusketa.

Balorazio txosten berriaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, jarraikiz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatutakoari (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Legea).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Udalaren egoitza elektronikoan (https://sedeelectronica.ansoain.es) eta iragarki-taulan, aurkez ditzaten bidezko iruditzen zaizkien iradokizunak eta alegazioak.

Antsoainen, 2024ko abuztuaren 29an.–Alkate udalburua, Marta Díez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2412631